Irail hasteko euria, mahastiaren edaria.

Udaletan norbaitek pentsatzen al du janarian?


2026ko maiatzaren 20a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Udaberriarekin batera, ortuzainak etenik gabe gabiltza udako barazkiak landatzen. Askotarikoa da gure herrietako baratze paisaia: badira hirigunetik kanpo etxeen ondoan dauden baratzeak eta industria zein trenbideari itsatsita txapa txaboladun ortuak.

Horien guztien artean, hemen ere ugaritzen ari dira eskoletako baratzeak eta lurra eskuragarri ez duten auzotarrentzako hiri baratzeak. Tamalez, ordea, azpiegitura horiek behin abiatuta, badira emaitza emankorra lortzea galarazten duten hainbat zailtasun.

Eskoletan ohikoa da baratzeaz oroitzea apirileko egun eguzkitsuetan, eta kurtso bukaerarako zerbait biltzeko helburuarekin presaren presaz letxugak landatzen bukatzea. Baratzeak, ordea, landatu-jaso dinamikaz gain, askoz gehiagorako eman dezake: elikadura, zomorroak, lurra edota eskolako beste edozein gai lantzeko. Gainera, orain gero eta gehiago saiatzen ari den des-digitalizaziorako ere interesgarri izan daiteke.

Horretarako beharrezkoa da baratzea-elikadura-natura-basoa eskolaren irakas ibilbidean txertatzea, eta bere bidez lortu nahi diren haurraren garapenerako helburuak definituta izatea. Funtsezkoa da, baita ere, arlo hau maitatu eta honetaz arduratuko diren irakasleak izatea, laguntzea eta formatzea.

Ez gaitezen hiri eta eskola baratzeen inaugurazioan geratu, garatu ditzagun. Baratzeak dauzkaten hiriek hobeto gaindituko baitute datorkigun krisia

Bestalde, herritarren artean lurra landu eta berarekin harremana izateko gogoa gero eta handiagoa da, eta hala ikusten da hiri baratzeak eskuratzeko eskaeretan. Baratzegile berri gehienak, ordea, kaletik heldu dira eta baratzea egiteko zailtasunak dituzte. Lurraz gain, udalaren partetik beharrezkoa da baratzea egiteko landare, hazi zein jakitate ekologikoak  jendearen eskura jartzea.

Bizi garen egoeran, moda eta aisialditik haratago garrantzia hartuko dute baratzeek. Batetik, sartuta gauden pobretze krisi handienaren erdian etxeko elikadurarako zuten funtzioa berreskuratuko dutelako familia askotan. Bestetik, funtsezko izango direlako pozoirik gabeko elikagai osasuntsuak lortzeko, izan ere, Europako agintariek Mercosur akordioa egin dute  janari merkea ekartzeko, Latinoamerikako nekazaritza enpresa handiak mesedetuta.

Bizkaiko metropolian uste da supermerkatuko apalak bermatzen dula elikadura, eta erakundeetan ez dago janariaz gogoetatzeko eta lan ildoak garatzeko mahairik. Asko dira egin daitezkeen gauzak: lur emankorrak nekazaritzarako gorde, azoken bidez janari osasuntsua herritarrei eskuragarri jarri, eskola jantokietan sukaldeak aktibatu eta elikagai osasuntsuak erabili…

Ez gaitezen hiri eta eskola baratzeen inaugurazioan geratu, garatu ditzagun. Baratzeak dauzkaten hiriek hobeto gaindituko baitute datorkigun krisia. 

Bertoko frutarbolak
2025-11-02 | Kimetz Arana Butroe
Urtarriletik martxora bitarte luzatzen da frutarbolak lurrean landatzeko aroa. Landaketa egin aurretik, ordea, udazkena da mintegikoekin mintzatu, katalogoak aztertu eta eskariak egiteko garaia. Planifikazio hori... (+)
Portugaleten ardiak lorezain
2025-07-06 | Kimetz Arana Butroe
Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu... (+)
Ardi moztaileak
2024-12-15 | Kimetz Arana Butroe
Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako... (+)
Baserritarren oporrak
2024-09-15 | Kimetz Arana Butroe
Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu,... (+)
Elikadura
2023-05-14 | Kimetz Arana Butroe
Laster izango dira udal hauteskundeak eta hautagaiak herrietarako programak idazten ariko dira. Gehienak eraikuntza eta hirigintza proiektuetaz ariko dira, era tradizionalean. Gutxiago izango dira inguruko... (+)
gora