Maddalen bero, gaztaiña seguro.

Elikagai-sistema osasungarriago eta jasangarriago batek goitik behera aldatuko luke nekazaritza

2050erako mundu mailan dieta osasungarriagoa egingo bagenu, produktibitatea handituko balitz, eta elikagai-xahutzea erdira murriztuko bagenu, nekazaritzaren mundu mailako egitura eraldatuko litzateke.


2026ko uztailaren 29a
Elikagai-sistema osasungarriago eta jasangarriago batek goitik behera aldatuko luke nekazaritza.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Mundu mailan elikagai-sistema eraldatzearen aldeko eskariak ugaritu egin dira azken urteetan, eta New Yorkeko Cornell Unibertsitateak gidatutako ikerketa batek aldaketa horren ondorioak aztertu nahi izan ditu. Azterketa Nature aldizkarian argitaratu da.

EAT-Lancet Batzordeak 2025ean argitaratutako txostenaren arabera, mundu mailan dieta osasungarriagoak egiteak urtean 15 milioi heriotza goiztiar saihestuko lituzke. Elikagai-sistema osoak giza jatorriko berotegi-efektuko gasen heren bat sortzen du munduan, eta Lurraren azalera bizigarriaren erdia nekazaritzarako erabiltzen da. Era berean, ekoitzitako elikagaien heren bat galdu edo xahutu egiten da.

Hurrengo urteetarako espero den hazkunde demografikoak eta ekonomikoak egoera are gehiago korapilatuko dutelakoan, egileek jakin nahi izan dute elikagai-sistemak eraldatzeak zer eragin izango lukeen ingurumenean, gizartean eta ekonomian.

"Barazkien, fruten, fruitu lehorren eta lekaleen balioa % 23 handituko litzateke"

Hamar modelorekin sortutako agertokien simulazioak eginda, ikertzaileek alderatu zuten nolakoa izango litzatekeen nekazaritza 2050ean bi egoera posible hauetan: batetik, egoerak orain bezala jarraituta, eta, bestetik, mundu mailan dieta osasungarriagoa eginda, produktibitatea handituta eta elikagai-xahutzea erdira murriztuta.

Emaitzek adierazi zuten elikagai-sistema eraldatzeak nekazaritzan erabilitako lurraren azalera % 6 murriztuko lukeela eta nekazaritzako ekoizpena % 17 txikituko litzatekeela. Bestetik, barazkien, fruten, fruitu lehorren eta lekaleen balioa % 23 handituko litzateke. Animalia-jatorriko produktuei dagokienez, berriz, 400 milioi abere hausnarkari gutxiago egongo lirateke, eta jatorri horretako produktuen balioa % 43 murriztuko litzateke.

Egileek diote elikadura-sistema eraldatzeak onura handiak ekarriko lizkiekeela ingurumenari eta giza osasunari; izan ere, besteak beste, nekazaritzatik eratorritako CO2 isuriak % 85 murriztuko lirateke. Aldiz, aldaketa sakonak eragingo lituzke nekazaritza eta abeltzantza ogibide dutenen bizitzetan.

Dena dela, ikertzaileek argi utzi nahi izan dute etorkizuneko agertoki posibleetako bat dela, eta ez gertatuko denaren iragarpen bat. Gida modura erabilita, hurrengo urteetan izan ditzakegun erronkei eta aukerei heltzeko balio dezakeela adierazi dute.

Amazoniako kultura eta ezagutza murriztuko du klima-aldaketak
Amazoniako oihana ondare biologiko eta kulturalaren gune garrantzitsua da. Munduko biodibertsitatearen % 10 baino gehiago biltzen du eta harengan klima-larrialdiak izan duen eragina ikertu dute. (+)
Aberatsek sortzen duten ingurumen-kaltearen kostu ekonomikoa kalkulatu dute: 1,7 - 5,7 bilioi dolar urtero
Jakina da CO₂ gehien isurtzen duten herrialdeetako biztanlerik aberatsenen %10ak direla klima-aldaketak eragindako kalteen erdiaren erantzule zuzenak. Orain, ordea, gizadiari sortzen dioten ingurumen-kalte horren kostu... (+)
Kokainaren metabolitoak izokinen mugimenduan eragiten du
2026-04-28 | Elhuyar, Ana Galarraga
Kokainak izokinen mugimenduan nola eragiten duen ikertu dute Australian. Griffitheko Unibertsitateak gidatu du ikerketa, eta frogatu dute gizakion kontsumoaren ondorioz habitat naturalera iristen den kokainaren... (+)
Iaz eguzkiak eta haizeak elektrizitate gehiago sortu zuten fosilek baino EBn
2026-01-28 | Ana Galarraga, Elhuyar
Iaz, lehen aldiz, haizeak eta eguzkiak erregai fosilek baino elektrizitate gehiago sortu zuten Europako Batasunean, ENBERen analisiaren arabera. (+)
Tokiko mugimendu ekologistak, gako biodibertsitatearen kontserbazio globalerako
2026-01-23 | Elhuyar, Ana Galarraga
Tokiko mugimendu eta talde sozioekologistak funtsezkoak dira biodibertsitatearen kontserbazio globalerako, Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera. Nazioarteko ikertzaile-talde... (+)
gora