Otsailtxo barruan, aldiz eguzkitan, aldiz sutondoan

Abereen okupazioa abiatu dute Kanboko Marienian

Mobilizazio eguna finkatu dute iganderako eta 11:00etan abiatuko dute egun osoko egitaraua. Dokumentu urbanistikoan eraikigarri gisa sailkatuak dira lur horiek, eta laborantzara bideratuta izatea da ELB, Ostia eta Lurzaindiak galdetzen dutena.


2026ko ekainaren 11
50 bat ardi ekarri dituzte Marienia lurretara, lurren okupazioarekin segitzeko asmoz
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Marieniako lurrak laborantzara bideratzearen alde, herri-presioa azkartzeko dei egin diete herritarrei ELB sindikatuak, Lurzaindiak eta Ostia sareak. Hain zuzen, Bouygues promotoreak atzera egingo balu ere, lur horiek eraikigarri gisa sailkaturik segituko lukete –behintzat herrien arteko dokumentu urbanistiko berria adostu arte–. Horregatik egun osoko mobilizazio eguna antolatu dute iganderako, 11:00etatik aitzina.

Urte luzeetan lur horiek alokatu dituen laborariari joaitea galdetu diote jabeek. Hori horrela, lur horiek laborantzara bideratzearen aldeko mezua ozena entzunaraziko dute antolatzaileek, hain justu ere, Bouyguesen etxebizitza egitasmoaren kontra izateaz gain, laborantzaren aldeko borroka delako Marienian eramandakoa. Hori horrela, Ipar Euskal Herriko 50 bat laborarik ardi bana eskaini dute, ardi tropa bat osatzeko. Arditegia eraikiko dute igandean. Horrez gain, lurraren aldeko kolektiboen arteko topaketa eginen dute, eta bestelako ekitaldiak ere dituzte aurreikusita: bazkaria, antzerkia, musika emanaldiak...

Martxoko hauteskundeek utzitako Herriko Kontseilu berriaren gehiengoa etxebizitza egitasmoaren kontra agertu izanaz poztu dira ELB, Lurzaindia eta Ostia. Bide beretik, proiektua geldiarazteko xedez Peio Etxeleku auzapezak alde guztiekin abiatu dituen negoziazioak baikorki baloratu dituzte.

Debekaturiko bi pestizida berriz legalizatzeko bidea adostu dute Frantziako parlamentariek
Azetamiprida eta flupiradifurona pestizidak legalizatzeko bidea adostu du senatarien eta diputatuen arteko Batzar Misto Paritarioak. Greenpeacek gogorki salatu du erabakia: "Legebiltzarkideek nahita aukeratu dute arduragabeak... (+)
Frantziako Gobernuaren klima politika "oso eskasa" dela dio Klimaren Aldeko Goi Kontseiluak
Klima politika "justuagoa, anbiziotsuagoa eta eraginkorragoa" bideratzeko deia luzatu dio Frantziako Gobernuari Klimaren Goi Batzarra egitura independenteak. Izan karbono isurketak gutxitzeko zein egoera klimatiko berriari... (+)
Klase elkartasunetik begiratuta...
Munduko zazpi estatu aberatsenak elkartu berri dira, ekainaren 15etik 17ra G7 gailurraren kari, Mont-Blanc mendiaren magalean. Hainbat gai aipatu dituzte. Ingurumena ere ukan dute solasgai,... (+)
Transgenikoak: krisi klimatikoari egokitzeko soluzio faltsu eta arriskutsua
Transgenikoei zuzenduriko arauditik TGB Teknika Genomiko Berriak izendaturiko transgenikoak kentzeko bidea ireki zuen 2023ko uztailean Europako Batzordeak, eta ekainaren 17 honetan alde agertu dira eurodiputatuak.... (+)
Aurtengo El Niño fenomenoa "orain arteko bortitzena" izan daitekeela dio Munduko Meteorologia Erakundeak
El Niño fenomenoa ekainetik abuztura bitartean gertatzeko probabilitatea %80koa da, eta azarora bitartean gertatzekoa, %90ekoa. Alarma piztu du NBEko idazkari nagusi Antonio Guterresek ere, klima larrialdia... (+)
gora