Senarra hil nahi baduzu, uztail-abuztutan aza emaiozu

Debekaturiko bi pestizida berriz legalizatzeko bidea adostu dute Frantziako parlamentariek

Azetamiprida eta flupiradifurona pestizidak legalizatzeko bidea adostu du senatarien eta diputatuen arteko Batzar Misto Paritarioak. Greenpeacek gogorki salatu du erabakia: "Legebiltzarkideek nahita aukeratu dute arduragabeak diren agroindustrial batzuk lehenestea, ingurumenaren, biodibertsitatearen, osasunaren eta etorkizuneko belaunaldiengan izango duen eraginaren kaltetan". Iazko urtean herritarren desadostasun handia eragin zuen pestizida horien legeztatzea zekarren Duplomb Legeak eta finean, Konstituzio Kontseiluak deuseztatu zuen neurria. 


2026ko uztailaren 17a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Frantziako Konstituzio Kontseiluak iaz deuseztaturiko Duplomb Legeko bigarren artikuluak zekarrena Nekazaritzarako Larrialdi Legean sartzearen alde egin du senatarien eta diputatuen arteko Batzar Misto Paritarioak: azetamiprida eta flupiradifurona pestizidak legalizatzeko bidea adostu dute. Duplomb legearen ezeztatzea galdetzen zuen eskaerak bi milioi izenpedura bildu zituen iazko urtean eta finean, abuztuaren 7an pestiziden erabilpena baimentzen zuen bigarren artikulua deuseztatu zuen Konstituzio Kontseiluak. Hain justu, ingurumenaren babesaren izenean hartu zuen erabakia –pestizida horiek aurretik ere debekatuta ziren Frantziako Estatuan, dakarzkien kalte ekologikoengatik–. Oroitarazteko, Europar Batasunean baimenduak baldin badira ere, Frantziako Estatuan debekatuta dira bata zein bestea.

Ostegun honetan adosturikoari segi, azetamipridaren erabilera hur-hazkuntzetarako bideratuko litzateke, eta flupiradifurona sagarretarako, gerezietarako eta erremolatxen hazien estaltzeko. Horrez gain, produktu fitosanitario bat merkaturatzeko baimena kenduz gero, "indultu-epea" sistematikoki baimendutako gehieneko iraupenera ezartzearen alde ere egin du batzordeak. Horrek erran nahi du debekatutako pestizidak saltzen segitzen ahalko dutela sei hilabetez, eta urtebetez erabiltzen ahalko dituztela.

"Beste garai bateko legea da, munduaren eraldaketei entzungor egiten diena. Pestizida arriskutsuak berriz baimendu nahi dituzue, Medikuen Elkargoaren jarrerari muzin eginez", adierazi du ezkerreko diputatu Aurélie Trouvék. Greenpeacek ere gogorki salatu du bozketa: "Komunitate zientifikoak behin eta berriz ohartarazi arren, eta neonikotinoideen itzuleraren aurka dauden bi milioi pertsonei bizkarra erakutsita, legebiltzarkideek nahita aukeratu dute arduragabeak diren agroindustrial batzuk lehenestea, ingurumenaren, biodibertsitatearen, osasunaren eta etorkizuneko belaunaldiengan izango duen eraginaren kaltetan. Lotsagarria da!".

Laborantza herrikoiaren aldeko kolektiboak mobilizatu ziren Duplomb legearen kontra. Tartean, ELB sindikatua.

Batzorde Misto Paritarioan bildutako zazpi senatarik eta zazpi diputatuk lortu dute Nekazaritza Larrialdiko Lege Proiektuari buruzko adostasuna. Zortzik alde egin dute –hautetsi zentristak, eskuinekoak eta eskuin muturrekoak–, lauk kontra –ezkerreko parlamentariak– eta bi abstenitu dira –Macronen aldekoak biak–. Lege bozketarako prozesu azeleratua erabaki du gobernuak, hori horrela Senatuan zein Legebiltzarrean bozketa bakarra eginen dute.

Poltsikoko smartphonean daukagu ebola izurritearen erroetariko bat
Esanguratsua da datua: Afrika erdialdeko deforestazioa ehuneko puntu batez igotzen den aldi oro ebola birusaren intzidentzia %20 eta %40 artean igotzen da. Alarma gorria piztua... (+)
Ipar Euskal Herriko oihanak jomugan dituen E-CHO proiektua “dekretu bidez inposatu nahia” salatu du CADE talde ekologistak
Uztailaren 6ko Aldizkari Ofizialean agertu da Frantziako Lehen ministroaren dekretua. E-CHO egitasmoa “interes nazional handiko” gisa sailkaturik, eraikitze-prozedura azeleratzearen alde egin du gobernuak. Ipar Euskal... (+)
Uraren kudeaketa izanen du ardatz aurtengo Lurramak
Euskal Herriko Laborantza Ganbera antolatzaile, Lurrama Miarritzen (Lapurdi) iraganen da azaroaren 6tik 8ra. Urtero bezala, laborantza herrikoiaren erakusleihoa izanen da eta dagoeneko, laborariak eta kontsumitzaileak... (+)
Frantziako Gobernuaren klima politika "oso eskasa" dela dio Klimaren Aldeko Goi Kontseiluak
Klima politika "justuagoa, anbiziotsuagoa eta eraginkorragoa" bideratzeko deia luzatu dio Frantziako Gobernuari Klimaren Goi Batzarra egitura independenteak. Izan karbono isurketak gutxitzeko zein egoera klimatiko berriari... (+)
Klase elkartasunetik begiratuta...
Munduko zazpi estatu aberatsenak elkartu berri dira, ekainaren 15etik 17ra G7 gailurraren kari, Mont-Blanc mendiaren magalean. Hainbat gai aipatu dituzte. Ingurumena ere ukan dute solasgai,... (+)
gora