Maiatzak euria laket.

Ipar Euskal Herriko oihanak jomugan dituen E-CHO proiektua “dekretu bidez inposatu nahia” salatu du CADE talde ekologistak

Uztailaren 6ko Aldizkari Ofizialean agertu da Frantziako Lehen ministroaren dekretua. E-CHO egitasmoa “interes nazional handiko” gisa sailkaturik, eraikitze-prozedura azeleratzearen alde egin du gobernuak. Ipar Euskal Herritik hurbil, Biarnoko Lacq hirian eraikitzekoak dituzte hidrogenoa ekoizteko fabrika erraldoi bat, eta hegazkinentzako eta itsasontzientzako erregai  "berdeak" ekoizteko lantegi bana. Deforestazio eta uraren kontsumo alimaleak eraginen lituzke egitasmoak eta herritarren aurkako mugimendua indartzen ari da.  


2026ko uztailaren 23a
E-cho makroproiektuaren kontrako protesta egin zuten aurtengo ekaina bukaeran.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ipar Euskal Herritik hurbil, Biarnoko Lacq herrian egin nahi den E-CHO makroproiektua “interes nazional handiko” gisa sailkatu du Frantziako Lehen ministroak, trantsizio ekologikoaren alde doalakoan. Hiru gune industrial lituzke: hidrogenoa ekoizteko fabrika erraldoi bat, eta hegazkinentzako eta itsasontzientzako erregai  “berdeak” ekoizteko lantegi bana. Irakurketa horrekin ez doa bat, ordea, mugimendu ekologista, salatu baitu proiektuak inguruko oihanetatik lortu biomasa lukeela energia-iturri, deforestazio masiboa eraginda: 14.000 hektarea desagertuko lirateke lehen bost urteetan. E-CHO proiektua: Pirinioetako oihanak, abioiak hegalarazteko erregai erreportajea bideratu zion ARGIAk isilean aitzina doan makroproiektuari, eraginen lituzkeen ondorioak hobeki irudikatzeko asmoz. “Ezjakintasuna” nagusi dela kontatzen zigun Cade-ko Victor Pachonek, oro har, datu eta ikerketa anitz eskas direlako enpresaren dokumentu ofizialetan.

Hala ere, prozedura azeleratzearen alde egin du gobernuak. Dekretuak dakar herritarren iritziak biltzeko asmoz egindako ikerketa publikoaren zain ez dutela egon beharko sustatzaileek, eta Natura Babesteko Kontseilu Nazionaleko zientzialari independenteen kontsulta ere ez dutela beharrezkoa. Konkretuki, makroproiekturako goi-tentsioko konexioa bideratzen ahalko dute lehenbailehen. Horrez gain, nahiz eta lursail batzuetan espezie babestu batzuk egon, berdin-berdin bideratzen ahalko dituzte obrak.

Bere kexua plazaratu du Cade elkarteak, egitasmo hori “alferrikakoa eta arriskutsua” dela argi utzirik. Datuak oroitarazi ditu zabalduriko agirian: “E-Chok Frantziako aireportuen beharraren %1 baino gutxiago ekoitziko du, eta aldi berean, urtean 500.000 tona biomasa kontsumituko ditu, 6,8 milioi m3 ur bereganatuta Paueko Uhaitza ibaitik (3,7 berriz isuriko zaizkio). Hori guztia, idorteak, zuhaitzen gehiegizko hilkortasuna, basoko karbono-zuloen kolapsoa, suteak, mozketa masiboak ditugun testuinguruan; gainera, gehiegizko ustiaketa horrek jada ahulduriko oihanengan izanen dituen eraginak neurtu gabe”.

Froga zientifikoak eskas

E-cho proiektuak klima larrialdiari erantzungo diola erakusten duten “froga zientifikoak” eskatu dizkio elkarte ekologistak Frantziako Estatuari. Badu hiru urte errefusatzen dizkiola, baina Cade-k berretsi egin du eskaera: “Dekretu ekozida hau presaka argitaratzeak ez du erran nahi ez duela justifikazio –zientifikorik– behar”.

Herritarren partetik aurkako mugimendua antolatzen ari da, eta hautetsi zenbait ere dira kontra kokaturik. Tartena, Euskal Hirigune Elkargoa, iazko martxoko bozketaren bidez –146 agertu ziren E-cho proiektuaren kontrako mozioaren alde, 16 kontra eta 47 abstenitu ziren–.

Urtero munduan 11.000 pertsona hiltzen dira pestizida intoxikazioagatik
Pesticide Action Network sareak eskaturik, pestizidei buruzko ikerketa plazaratu du irailaren 2 honetan Frontiers in Public Health aldizkari zientifikoak. Emendatuz doa produktu horien erabilpena: 3,8 milioi... (+)
Debekaturiko bi pestizida Parisek berriz legeztatu izana salatuko dute larunbatean Miarritzetik
Kasik bere osotasunean onartu du Laborantzako urgentziazko legea agorrilaren 14an Frantziako Konstituzio Kontseiluak. Hori horrela, azetamiprida eta flupiradifurona pestizidak legeztatzearen alde egin du, nahiz eta... (+)
Itsasoko haize erroten makropoiektuek eguraldia bestelakotu dezaketela argitu du Helmholtz Hereon ikerketa zentroak
Ipar itsasoan zentratuta daukate beraien ikerketa, hain justu, hemendik eta 2050era offshore haize-erroten munduko parke handiena bihurtu nahi duelako Europar Batasunak. Itsas azpiko korronteetan eta lur azaleko... (+)
Poltsikoko smartphonean daukagu ebola izurritearen erroetariko bat
Esanguratsua da datua: Afrika erdialdeko deforestazioa ehuneko puntu batez igotzen den aldi oro ebola birusaren intzidentzia %20 eta %40 artean igotzen da. Alarma gorria piztua... (+)
Uraren kudeaketa izanen du ardatz aurtengo Lurramak
Euskal Herriko Laborantza Ganbera antolatzaile, Lurrama Miarritzen (Lapurdi) iraganen da azaroaren 6tik 8ra. Urtero bezala, laborantza herrikoiaren erakusleihoa izanen da eta dagoeneko, laborariak eta kontsumitzaileak... (+)
gora