Nolako zura halako ezpala

52 eragilek eman diote atxikimendua EHEren abenduaren 5eko manifestazio nazionalari

"Faxismoari eta eskuin muturrari euskaraz" aurre egingo diola aldarrikatu du Euskal Herrian Euskarazek. Hizkuntzaren borroka antifaxismotik eta "euskararen errepublika ipar hartuta" eraman nahi du taldeak. 


2026ko azaroaren 17a
Astearte goiz honetan EHEk egindako agerraldia, Durangon.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Abenduaren 5ean karrikak hartzeko deia luzatu du EHEk, astearte goizean Durangoko tximinian egindako agerraldian. Deialdia sustengatzen duten 50 eragileren izenak plazaratu ditu halaber, eta horien artean dira Euskal Herriko sindikatu, eragile politiko eta mugimendu euskaltzale gehienak. Atxikimendua eman dutenen artean daude, esaterako, Ernai, Kontseilu Sozialista, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea, Euskal Herriko Mugimendu Feminista, Plazara, Baltsan, UEMA, Euskalgintzaren Kontseilua, ELA, LAB, Steilas...

"Euskararen egoera larriak euskararen aldeko borroka bizkortzea eta indartzea eskatzen du", adierazi du EHEK. Euskara "lehentasun sozial eta politiko" bihurtu behar dela gaineratu du, eta hori euskaltzaleen "aktibazioari eta antolakuntzari" esker erdietsiko dela. 

Euskara ez da gizartetik isolatua, ordea, eta EHEk euskararen gaia testuinguruari lotu behar dela oroitarazi du. "Argiki ikusten ari gara eskuin muturra eta faxismoa indartzen ari direla eta gainditutzat genituen diskurtso erreakzionario eta atzerakoiek lekua irabazi dutela". Horri loturik, taldeak gogorarazi du faxismoak historikoki hartutako jarrera zapaltzailea euskararekiko eta Euskal Herriarekiko, eta garai haiei "nostalgiaz gorazarre" egiten dietenak gero eta gehiago direla gaur egun. Horren aurrean, iraganeko borroka egungoarekin lotzera deitu du EHEk

: "60ko hamarkada amaieran izandako euskaldunon 'pizkundea' argiki lerrokatu zen Euskal Herri aske eta antifrankistaren edota antifaxistaren aldeko borrokarekin eta, orain ere, Euskal Herrian Euskarazetik horretarako deia egiten dugu". 

"Zapalkuntza guztiak gaindituko dituen Euskal Herri euskalduna"antifaxismotik eta "euskararen errepublika ipar hartuta" jorratu nahi du EHEk, frantziar nahiz espainiar estatuetatik aske izango den Euskal Herri euskalduna baita, bere erranetan, "faxismoari aurre egiteko bidea". Manifestaziorako deia luzatu dute beraz, Abenduaren 5ean 13:30ean Landako Gunetik. 

Hauek dira atxikimendua eman duten eragileak:

- AEK
- Aintzat Osasungintza Euskalduntzeko Mugimendua
- Aldatu Gidoia
- Askapena
- Baltsan Elkartea
- Berbaro Elkartea
- Bultzada Txuriurdina
- Burrunba gazte euskaltzaleen taldea
- EHGAM
- ELA
- Ernai
- Errigora
- Euskalgintzaren Kontseilua
- Euskal Herriko Bilgune Feminista
- Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea
- Euskal Herriko Kontseilu Sozialista
- Euskal Herriko Mus Federazioa
- Euskal Konfederazioa
- Euskal Udalekuak- EuskarAbentura
- Euskararen Bozgorailua Euskotrenen
- Elkar Fundazioa
- Gazte Euskaltzaleon Sarea
- Gu ere bai!
- Gure Esku
- Harrabots - HUEZIko euskara taldea
- Hau Pittu Hau!
- Herri Norte Taldea
- Hizkuntz Eskubideen Behatokia
- IEP - Ibaetako EHUko euskara taldea
- Ikama
- Ikastolen Elkartea
- Indar Baskonia
- Indar Gorri
- Iñigo Cabacas Herri Harmaila
- ILE - Leioako EHUko euskara taldea
- Iraultza
- Jardun Koordinadora
- Kandelaria Kultur Elkartea
- KEA - Gasteizko EHUko euskara taldea
- LAB
- Naziogintza Taldea
- NUPeko Euskara Taldea
- Ostia kolektiboa
- Pantailak Euskaraz
- Plazara
- Sare Antifaxista
- Sortzen Elkartea- Steilas
- Stop fosilak
- UEMA
- 7 baietz

Planetaren gehiengoak 1,5 graduko berotze limitea jasaten du jada
Klima Aldaketaren Gobernuarteko Adituen Taldeak argitaratu du txostena. Garai aurre-industrialarekiko 1,5 graduko berotzea ez gainditzea erabaki zuten gobernuburuek 2015ean, Parisen iragan zen COP21ko goi bileran. (+)
Datu zentroen kontrako mobilizazioak egin dituzte Europa osoan
Hamabost herrialdetako ehun antolakundek baino gehiagok egin dituzte protesta koordinatuak, data zentroen eraikitzeak gelditzeko eskatuz. Naturan dituzten ondorioak eta erabiltzen duten energia ugaria salatu dute. (+)
Orion hondoratutako itsasontziaren erregaiak ebakuatu dituzte
18.900 litro gasolio atera dituzte, irailaren 24tik Orion (Gipuzkoa) urperatua dagoen Gure Gaskuña itsasontzitik. Herritarren kexuaren aitzinean, itsasontzia uretatik ateratzeko plana aztertzen ari da orain Jaurlaritza. (+)
"Lurramak berriz erakutsi du laborantza herrikoia zein inportantea den gizartearen desafioei erantzuteko"
Igandean bukatu da Lurramaren 2026ko edizioa. Milaka pertsona hurbildu dira Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatzen duen ekimenera, eta antolatzaileek erran dute edizioa "ederki iragan" dela.  (+)
COP31 Turkian, larrialdi klimatikoaren aurrean "promesetatik ekintzetara" salto egin nahian
Astelehen honetan hastekoa da klimari buruzko goi bilera, Turkiako Antalya hirian. Erronkak ugariak dira, beroketa klimatikoa eta haren ondorioak gero eta ikusgarriagoak dira, eta NBEak... (+)
gora