Astelehenero 8:00etan zure epostan
2015az geroztik antolatzen da sormen egonaldia. Arantzako aterpean (Nafarroa) egingo da aurten, abenduaren 26tik 30era. Izen ematea azaroaren 12an hasi eta abenduaren 4an bukatuko da.
Ahots Baten sormen egonaldia
Ahots Baten sormen egonaldia ahozko sorkuntzan diharduten 15-22 urteko gazteei begira antolatutako jardunaldia da. Euskaltzaindiak antolatzen du Mintzola Egitasmoaren bitartez eta Bertsozale Elkartearen laguntzaz, eta adierazi dutenez, “egonaldiaren asmoa gazteek sormenari bide ematea da, elkarren arteko harremanak sortzea eta esperimentatzeko espazio bat eskaintzea”.
Bertaratzen diren parte-hartzaileek hainbat sormen diziplina landuko dituzte: bertsolaritza, literatura, kantagintza, antzerkia… Sorkuntza molde ezberdinetan aritzen den hezitzaile taldea izango dute eurekin lanean, eta hori gutxi balitz, alor horietako bakoitzean sakontzeko tailerrak eta emanaldiak ere izango dituzte sortzaile gonbidatuen bidez.
Bidean lagun izango duten hezitzaile taldea Oihana Aranak, Iholdi Beristainek, Naroa Goñik eta June Aiestaranek osatzen dute. Sortzaile gonbidatuak ondorengoak dira: Olaia Aguayo aktorea, Maruxak musika taldeko kideak, Maite Caballero ilustratzailea, Harkaitz Cano idazlea, eta Miren Amuriza eta Ekhiñe Zapiain bertsolariak.
Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen duen Eskolartekoko finalistak izango dira egonaldian, finalisten sari nagusia baita. Gainerako gazteentzat izen-ematea azaroaren 12tik abenduaren 4ra zabalik egongo da, eta galdetegia bete beharko dute. Matrikularen prezioa 130 eurokoa da, eta autobusa, lotarako lekua eta jatekoak barnebiltzen ditu.
.png)
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545