Astelehenero 8:00etan zure epostan
Euskal Herriko Mugimendu Feministak “aldarriz, haserrez, amorruz eta garrasi ozenez” beteko ditu kaleak azaroaren 25ean. eskuin muturreko hainbat mugimenduren jarrera eta diskurtso erreakzionarioen aurrean, “justizia feministan sinetsi eta justizia feminista eraikitzen” jarraituko dutela adierazi dute.
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna ate joka dago beste urte batez, eta memoria kolektiboaren garrantzia nabarmendu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak, astearte goizean Iruñean egindako agerraldian. Azken urtean Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogora ekarri ditu irakurketari hasiera emateko. Senideei “indarrez eta goxotasunez” beteriko besarkada bidali diete mugimenduko kideek. Memoria kolektiboak gertatutakoa “bizirik mantenduko” duela adierazi dute, memoria bera borrokarako ezinbesteko tresna gisa ulertzen baitute.
“Aliantzak egiteko eta antolatzeko garaia”dela aldarrikatu du mugimenduak. Salatu du “sistema zisheteropatriarkal, kolonial eta kapitalistak” indarkeria “gorputzetan zein lurraldeetan” betikotzen duela, eta “emakumeak*, migratu eta arrazializatuak eta sexu-genero disidenteak” direla kolpatuenak. Horren aurrean, “askotariko subjektu eta borroken aitortzatik” borrokara batzeko deia luzatu dute.
Ez ginen atzera egiteko jaio! Faxismoaren aurrean, feminismoa lelopean erantzungo dio mugimendu feministak azaroaren 25ean “etor daitekeenari”. Are gehiago, autodefentsa feminista aldarrikatu dute borrokarako tresna gisa:erasoen aurrean, eskubideen ukazioaren aurrean, zerbitzu publikoen pribatizazioaren aurrean eta bizitzarekin negozioa egiten dutenen aurrean.
Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean “sareak sortuz eta etsaiari aurre eginez” antolatuko dela adierazi du EHko Mugimendu Feminista, “indarkeria erreproduzitzen duten eta antifeminismoa antolatzen ari direnen” aurka. “Faxismoari feminismoz” erantzungo diotela adierazi dute, eta instituzioek indarkeria matxistari aurre egiteko ardura har dezaten exijitu dute.
Baionan, 18:30ean Baionako geltokitik.
Bilbon, 19:00etan Kale nagusia 85etik.
Donostian, 19:00etan Bulebarretik.
Gasteizen, 19:00etan San Anton plazatik.
Iruñean, 19:00etan abiatuko da Antoniuttitik.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545