Urtarrila urik gabe, urtea ogi gabe.

44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, bi kamioiren arteko istripuan

Ezbeharra AP-68an gertatu da: kamioietako bat bidetik atera da eta kontrako norabidean sartu da, bertze kamioia joz. 41 urteko bertze garraiolariak zauri arinak ditu. Asteartean lan istripuz hil den bigarren langilea izan da.


2026ko ekainaren 17a
Istripua izan duen kamioietako bat.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

44 urteko kamioilari bat hil da astearte arratsaldean Murchanten (Nafarroa), bi kamioiren arteko istripuan. Lan istripua AP-68 autobidean gertatu da, 217. kilometroan. Zaragozarako noranzkoan zihoan kamioia, atun kontserbak zeramatzana, bidetik atera da, eta Logroñoranzko norabidean sartu da. Paretik zetorren bertze kamioia aurrez aurre jo du.  Kamioi horrek Tesla markako autoak zeramatzan, eta Bilborako noranzkoan zihoan.

19:23ean jaso dute larrialdi zerbitzuek istripuaren berri. Tuterako eta Azkoiengo suhiltzaileak, lau anbulantzia eta medikuak, eta foruzainak eta guardia zibilak joan dira istripuaren tokira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Ezin izan dute, ordea, deus egin hildakoaren bizia salbatzeko, eta 44 urteko gizonezkoa tokian bertan hil da. 

Istripuaren ondorioz, bertze kamioiak zeramatzan auto batzuk erori dira, eta 41 urteko kamioilariak zauri arinak ditu. Anbulantzian eraman dute Tuterako ospitalera.

Hildakoaren gorpuari autopsia eginen diote Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutuan. Foruzaingoak ikerketa abiatu du, istripuaren arrazoiak argitzeko. 

35 hildako 2026an

Astearte honetan Euskal Herrian hildako bigarren langilea da, Donostiako metroa eraikitzeko lanetan zebilen langile bat hil baita astearte goizean. 

LAB sindikatuak egiten duen zenbaketaren arabera, Murchantekoa urtean lanean hiltzen den 35. langilea da. Ipar Euskal Herrian bi dira zendutako langileak, Hego Euskal herrian 31, eta Euskal Herritik kanpo bertze bi.

Beroaldiak Kantauri isurialdean ozono kutsadura areagotzen duela, ohartarazi du Ekologistak Martxan-ek
Taldeak salatu du Eusko Jaurlaritzak legedia “urratzen” duela, ez dielako herritarrei arriskuen berri eman, eta exijitu dio “epe laburreko ekintza planak egitea eta aplikatzea”, trafikoaren... (+)
Hiru kilometroko giza katea osatu dute milaka lagunek Mallorcan, PPk arriskuan jarri duen parke natural bat babesteko
Es Trenc-en bildutako manifestariek proiektu estrategikoak azkartzeko legea bertan behera uzteko eskatu dute. Lege horrek Balear Uharteetako ingurumen-balio handiko zenbait guneren arau aldaketak erraztu litzake,... (+)
Ekainean 207 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian muturreko beroen ondorioz
Uztaileko lehen bortz egunetan bertze 27 pertsona hil dira arrazoi berdinagatik, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eguneroko heriotzak monitorizatzeko duen MoMo sistemaren arabera.  (+)
Otsoaren ehiza Hego Euskal Herrian ahalbidetuko lukeen txostena aitzin doa
Espainiako Estatuko erkidego gehienen babesa jaso du otsoaren populazioa "kontserbazioa egoera onean" dagoela dioen txostenak, eta horrek otsoaren ehizari bide emanen dio. Nafarroak txostenaren alde... (+)
Hartzaren hedapena eta abeltzaintza estentsiboa “bateraezinak” direla ohartarazi du EHNE Nafarroak
Sindikatuak hartza babesteko politikak berrikustea eskatu du, Ezkarozen eta Ariben bi hartz agertu ondoren. (+)
gora