San Fermin ondoko igandea, eulien festa

4 graduko lurrikara izan da Araban, EAEko inoizko handiena

Igandetik astelehenerako gauean 4 graduko lurrikara izan da Araban, erregistroak daudenetik EAEn antzeman den handiena. Epizentroa Iruña Okan izan du, eta lurraldearen gehiengoan nabaritu da. Ez da kalte pertsonal edo materialik izan. Japonian ere izan da lurrikara, 7,6 gradukoa, eta ondorioz, hainbat zauritu izan dira eta tsunami arriskuagatik 23.000 lagun inguru ebakuatu dituzte.


2025eko abenduaren 09a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Asteleheneko 00:10ean Richter eskalan 4 graduko lurrikara izan da Araban, erregistroak daudenetik EAEn antzeman den handiena. Epizentroa Iruña Okan izan du, lurrazalean, eta Arabako hainbat txokotan nabaritu da, Gasteiz hiriburuan barne. Mugimendu sismikoak ez du kalte pertsonal edo materialik eragin, larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez; kalte bakarra hainbat etxebizitza bloke argirik gabe geratzea izan da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, ez da erreplikarik espero, eta "egongo balira, txikiagoak eta herritarrentzat hautemanezinak izango lirateke". Agintariek lasaitasun mezuak helarazi dituzte sare sozialetan.

Epizentrotik, Langraizko alkateak azaldu du "bi kolpe oso gogor" sumatu dituela, "bi leherketa bezala". Dardaren ondoren, abisua herritarren telefono mugikorretara iritsi da, nola jokatu behar den jakiteko gomendioekin. Euskal Herriko beste zenbait tokitan eta Errioxan ere nabaritu dute lurrikara.

Adituen arabera, ez da batere ohikoa Araban halako lurrikarak izatea, ez baita zonalde sismiko garrantzitsu bat; Euskal Herrian erregistratzen diren dardara gehienak Nafarroan izaten dira. Oraingoan, ezagutzen ez zen faila bat aktibatu omen da, bat eta bi kilometro arteko luzerakoa, eta etorkizuneko ikerketei atea irekita utzi beha zaiela iradoki dute adituek. Lurraldean antzeko dardarak izan ziren 1967ko abuztuaren 13an eta 1817ko martxoaren 18an.


Japonian 7,6 graduko lurrikara

Astelehenean ere lurrikara batek Japoniako iparraldea astindu du. 7,6 gradukoa izan da, eta  hainbat zauritu izan dira. Agintari meteorologikoen arabera, dardararen epizentroa Aomori prefekturako kostaldearen aurrean izan da, artxipelagoaren ipar-ekialdean, 50 kilometroko sakoneran. Horrek tsunami arriskua ekarri du eta Japoniako Meteorologia Agentziak (JMA) alerta ezarri du 3 metrorainoko tsunami arriskuagatik. Ondorioz, 23.000 lagun inguru ebakuatu dituzte, badaezpada ere. Hala ere, astearte goizean jakinarazi dute tsunami alerta bertan behera utzi dutela, baina agintariek alerta berezia aktibatu dute datozen egunetan ezohiko lurrikara bat izateko arriskua dagoelako.

Petronorreko istripu baten ondorioz, airearen kutsadura maila handitu da Muskizen
Muskizko (Bizkaia) Petronorreko gasolina tanke batean isuria izan zen joan den ostiralean, eta ondorioz, bentzeno maila handiak hauteman dituzte inguruan. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du “segurutzat... (+)
Etsipena klimaren goi bileraren atarian: Lulak petrolioa ustiatzea erabaki du Amazonas ibai-aho inguruan
Datorren asteko COP30 klimaren goi bileraren atarian, Lularen gobernuak Amazonas ibai-ahotik gertu petrolioa ustiatzeko baimena eman dio Petrobasi. Horrek, klimaren aldeko diskurtsoarekin talka egin eta... (+)
Bergarako Zezenak ganadutegia 90 abelburu hiltzera behartua, tuberkulosi kasu batengatik
Europako araudiari jarraituta hil beharko ditu abelburu guztiak. Adierazi dute ez dela “bidezkoa”, eta “urteetako lana galtzea” deitoratu dute.  (+)
Iragan astean bi langile hil ziren lan istripuetan, 2025ean dagoeneko 56 dira hildakoak
LAB sindikatuak jakinarazi du bi langile zendu zirela iragan astean lan istripuetan, Maulen eta Muxikan. 2025ean lanean hil diren 56 langileetatik hamabost garraiolariak ziren. (+)
Subflubiala EZ! plataformak manifestaziora deitu du urriak 18an Bilbon
Lamiakoren ibaipekoaren proiektua bertan behera uztea eta mugikortasun-eredua aldatzea aldarrikatu du herri plataformak. Bizkaiko herritar guztiei dei egiten diete datorren larunbatean, urriaren 18an, 17:00etan, Bilboko... (+)
gora