Astelehenero 8:00etan zure epostan
Itsasoen berotzearekin, arrantzaleen lana aldatzen ari da. Ikerketa berri batek Europa guziko itsasoen tenperaturak neurtu ditu, eta kezkagarriak dira emaitzak. Tenperaturen gorakada horien parean, arrainek ere egokitu behar dute.
Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.
Donibane Lohitzuneko portua.
Europako itsasoetan, tenperaturen gorakada geroz eta kezkagarriagoa da. Hala zer dion asteazkenean, agorrilaren 19an, atera den World Weather Attribution kolektiboaren ikerketak. Mediterraneoan baldin badira gorakada inportanteenak, itsaso guzietan tenperatura kezkagarriak neurtuak izan dira. Ikerketaren arabera, Bizkaiko golkoan beroketa klimatikoarengatik uraren tenperatura 1.6 graduz igan da uda huntan.
Hemengo arrantzaleek ondorioak ikusten dituzte: atun gorria geroz eta gutiago ikusten da ur hotzagoak xekatzen baititu. Béatrice Elissalde arrantzaleak gure mikroan esplikatu du atun gorria hemengo udako "arrain enblematikoa" zela baina azken urteetan gutiago agertzen zela. Arrain gehienek odol hotza baldin badute, atun gorriak aldiz beroa du. Barne tenperaturaren orekatzeko, jaten du anitz. Ondorioz, uraren berotzearekin geroz eta gehiago jaten du. Egokitzeko, ur hotzagoengana doa iparralderuntz, Bretainiara edota Mantxako kanalera.
Ekosistema guzia da aldatzen uraren berotzearekin. Béatrice Elissaldek oroitarazten du duela hogei urte arribatu zela lehen aldikotz baleztarraina, arrain tropikal bat. Gaur egun, gure kostaldean denetan atzematen da. Gauza bera da Coryphaena hippurus edo Mahi mahi arrainarendako. Ekosistema aldatzen ari dela beraz bai, baina fite. Béatrice Elissaldek argi du horren parean arrantzaleek ere segitu beharko dutela: "nola orekatuko den hori guzia ez dakigu, baina badakigu adaptatu behar girela sekulako aldaketak baitira itsasoan".
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545