Baratzezaintza terapia baino merkeagoa da, eta tomateak jasoko dituzu!

2040rako CO2 isurketak %90 murriztea adostu du Europar Batasunak, malgutasunez bada ere

Ostegun eta ostiral honetan heltzekoak dira Brasilgo Belem hirira munduko 60 bat estatuburu, azaroaren 10etik 21era iraganen den klimari buruzko COP30 gailurraren kari. Europar Batasunak gailurrera adostu behar zuen bere klima plana eta 2040erako CO2 isuriak %90 murrizteko engaiamendua berretsi badute ere, karbono-merkatuen bidez lortzeko bidea onartua dute.


2025eko azaroaren 06a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Zailtasunez" bada ere, adostasunarena heldu dira Europar Batasuneko 27 Ingurumen ministroak: 1990koei alderatuta, 2040rako CO2 isuriak %90 murrizteko bide-orria berretsi dute. Baina lortu ahal izateko, malgutasunez jokatu behar izan dute, izan ere geroz eta ordezkaritza handiagoa duen eskuin muturrak horrelakorik ez zuelako nahi. Hori horrela, karbonoa isurtzeko eskubideak erosiz, betetzen ahalko dute helburua, "nazioarteko karbono-kredituen %10 erosteko aukera" izanen dutelako –hastapen batean %5 eta ondoko klima legean %5 gehitzeko bermea ere jasotzen ahalko dute–. Klima neutraltasuna 2050erako lortzea da asmoa, beti ere 2015eko Pariseko COP21 gailurrarekin bat eginez.

Erabaki hori Nazio Batuen Ingurumen Programaren Emission Gap Report 2025 txostenaren biharamunean dator. Industriaurreko aroarekin alderatuta, mundua 2,3 eta 2,5 gradu arteko berotze batera doala ohartarazten du dokumentu horrek. Horregatik zaie Europar Batasunak adostu klima plana "eskasegia" ingurumenaren alde dabiltzan GKEei. "Zientzialariek klima-inflexio-puntuei, bero-bolada hilgarriei edo nekazaritza-galerei buruz egiten dituzten ohartarazpenak ugaritzen diren bitartean, seriotasun falta hori guztiz arduragabea da, eta kostu sozial eta ekonomiko tamalgarriak eraginen ditu", Greenpeacen arabera.

Asteartean bukatzekoak zituzten negoziaketak, baina horrelakorik ez zuten lortu. Iritzi eta postura ezberdinak izateaz gain, akordioak jaso beharreko babesaren heinak ere zaildu die adostasunerako bidea: gehiengo kualifikatua behar zuen, hots, estatu kideen %55en gutxieneko babesa –27etatik 15ena–, eta estatu horiek EBko biztanleen %65 izatea gutxienez. Polonia, Italia eta Frantziako Estatua izan dira klima helburuen aurkari sutsuenak eta horien baiezkoa lortzeko gisan malgutu behar izan dute bide-orria.

Ingurumenaren alde dabiltzan GKEek nahiko argi dute Pariseko 2015eko COP21goi bileran adosturiko helburua ez dela beteko –industria aurreko datuei alderatuta, 2100 urterako tenperatura igoerak ahalaz 1,5 graduren langa ez gainditzea, eta okerrean 2 gradurena–.

Karbonoaren merkatua errepide bidezko garraiora eta eraikinen berokuntzara zabaltzeko aukera urtebetez, 2027tik 2028ra, atzeratzea ere onartu dute. Hungariaren edo Poloniaren aldarrikapena zen hori eta kolpe gogorra da klimaren aldeko konpromiso handiena duten herrialdeentzat.

Bi urtero berrikusteko aukera

Klimari buruzko lege hori bi urtean behin berrikusteko klausula ere onartu dute EBko kideek. Hori horrela, jarritako helburuak doitu ahalko dituzte, baldin eta finkatutakoa zailegia bazaie. Nola ez, horrek ere eragin du ekologisten kexua.

2024a izan zen inoizko urterik beroena, eta 1,5 graduko igoeraren langa gainditu zen lehen aldiz, industria aitzineko batez besteko tenperatura aintzat hartuta.

 

 

 

Frantziako Gobernuaren klima politika "oso eskasa" dela dio Klimaren Aldeko Goi Kontseiluak
Klima politika "justuagoa, anbiziotsuagoa eta eraginkorragoa" bideratzeko deia luzatu dio Frantziako Gobernuari Klimaren Goi Batzarra egitura independenteak. Izan karbono isurketak gutxitzeko zein egoera klimatiko berriari... (+)
Klase elkartasunetik begiratuta...
Munduko zazpi estatu aberatsenak elkartu berri dira, ekainaren 15etik 17ra G7 gailurraren kari, Mont-Blanc mendiaren magalean. Hainbat gai aipatu dituzte. Ingurumena ere ukan dute solasgai,... (+)
Transgenikoak: krisi klimatikoari egokitzeko soluzio faltsu eta arriskutsua
Transgenikoei zuzenduriko arauditik TGB Teknika Genomiko Berriak izendaturiko transgenikoak kentzeko bidea ireki zuen 2023ko uztailean Europako Batzordeak, eta ekainaren 17 honetan alde agertu dira eurodiputatuak.... (+)
Abereen okupazioa abiatu dute Kanboko Marienian
Mobilizazio eguna finkatu dute iganderako eta 11:00etan abiatuko dute egun osoko egitaraua. Dokumentu urbanistikoan eraikigarri gisa sailkatuak dira lur horiek, eta laborantzara bideratuta izatea da... (+)
Aurtengo El Niño fenomenoa "orain arteko bortitzena" izan daitekeela dio Munduko Meteorologia Erakundeak
El Niño fenomenoa ekainetik abuztura bitartean gertatzeko probabilitatea %80koa da, eta azarora bitartean gertatzekoa, %90ekoa. Alarma piztu du NBEko idazkari nagusi Antonio Guterresek ere, klima larrialdia... (+)
gora