Astelehenero 8:00etan zure epostan
Gazteen osasunean eragin dezaketen kalteak saihesteko hartu du erabakia Espainiako Gobernuak. Debekua 18 urtera artekoa izanen da 100 mililitroko 32 miligramo kafeina baino gehiago duten edarientzat.
"Ebidentzia zientifikoek erakusten dute edari energetikoak mehatxu direla gazteen osasunerako", Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren ministro Pablo Bustinduyren arabera. Ondorio horrek eraman ditu erabakira: 16 urtetik beherakoei gisa horretako edariak saltzea debekatzeko araudia martxan jarriko dute, eta debekua 18 urtera artekoa izanen da 100 mililitroko 32 miligramo kafeina baino gehiago dutenen edarietzat.
Kafeina gehiegi hartzeak dituen ondorioak zerrendatu zituen 2021ean egindako txosten batean AESAN Espainiako nutrizio eta elikadura segurtasunaren agentziak. Zehazki, loaren kalitatean, psikologian baita bihotzean ere eragin dezake txarrera horrek. Hori horrela, lehen urrats gisa, ikastetxeetan edari energetikoak saltzea debekatu zuten iaz.
Bustinduyk adierazi du osasuntsuak ez diren elikagaien iragarkiak ere erregulatuko dituztela. "Haurren eta nerabeen %80k osasuntsuak ez diren janariak eta edariak kontsumitzen dituzte", ministroaren hitzetan, eta hori gutitzeko asmoz dituzte iragarkiak erregulatu nahi. Emandako datuen arabera, Espainiako Estatuko haurrek gisa horretako elikagaien 11 iragarki ikusten dituzte egunean –eta komunikabide guziak kontuan hartuta, egunean 30–.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545