Landare berriak sortzeko tokia. Hazitegian haziak ereinda sortzen diren landare berriak, muintegian aldatzen dira, han txertaketak eta belaunketak egin, aldaxkak aldatu eta ugalketa teknika guztiak erabiltzen dira.
Sinonimoak: Mindaitz, Mintegi, Txirpi
Muintegia
Mintegia, mindaitza. Landare berriak sortzeko tokia. Bertan haziak erein, txertaketak eta belaunketak egin, aldaxkak aldatu eta ugalketa teknika guztiak erabiltzen dira.
Mukur
Surterako egur zatia.
Sinonimoak: Mokor, Egurki
Muntoa
Ildo bizkarra.
Musajea
Eguraldiak itxura txarra hartzen duenean, ilundu, haizea indartu denbora laburrean...
Pertsonetan ere aurpegiak egoera txarra adierazten duenean.
Muskila
Kimua. Zila.
Muskildu
Zildu, ernamuindu. Jasotako erreserba zatiak (patata, tipula, baratxuria...) piztu, eta, landare berria sortzeko grina datorkionean, zila, ernamuina edo kimu berria garatu.
Mutazio
Bere kasa gertatzen den landareen geneen bat-bateko mudantza. Landarearen informazio genetikoa aldatuko da. Ondorengoei transmititzen zaie. Ezaugarriak aldatu daitezkeenez, aldaera edo mota berriak sor daitezke.
Sinonimoak: Mutazioa
Mutazioa
Bere kasa gertatzen den landareen geneen bat-bateko mudantza. Landarearen informazio genetikoa aldatuko da. Ondorengoei transmititzen zaie. Ezaugarriak aldatu daitezkeenez, aldaera edo mota berriak sor daitezke.
Mutxikin
Sagarra edo udarea jandakoan geratzen den hondarra. Fruituaren bihotza, txortenetik azpiko zulorainokoa, haziak barne.