Lurpean bizi den kilker handi baten antzeko gorri aireko intsektua. Hagin handiak ditu, zizare eta antzeko intsektuak janez bizi da. Lurpean galeriak eta zuloak egiten ditu, landareen sustraiak moztuz edota ipurditik atereaz.
Latinezko izena Gryllotalpa gryllotalpa da.
Sinonimoak: Laur zangotako, Hogeita lauoreneko, Pio-pio, Hogeita lau orduko, Har-txakur, Erlui, Lugartz, Arruge, Arrule-arrubio, Arrubio, Arrubi, Arroi, Arrogi, Arrodi, Luharga, Falpa, Txir-txir satorra, Lurtxakurra, Karramarruaga, Otxabarri, Otxarrabi, Segarora, Arlui, Zalmiroi, Sikilikitu, Xabiroi, Xaubiroi