Urte asko bizitzen den landarea eta uzta bat baino gehiago ematen duena.
Sinonimoak: Iraunkorra
Iraunkorra
Urte asko bizitzen den landarea eta uzta bat baino gehiago ematen dituena.
Itsatsi
Aldatutako landareak, belaundutako adarrak edo aldaxkak lurrari heldu, sustrai berriak bota eta hazten hasi. Txertatutako adarrak edo begiak mentuoinari heldu.
Itsatsi
Sustraitu, errotu. Aldatutako landareak, probenatutako edo belaundutako adarrak edo aldaxkak lurrari heldu, sustrai berriak bota eta hazten hasi. Txertatutako adarrak edo begiak mentuoinari heldu.
Landarean gora eta behera dabilen likidoa. Izerdi gordina sustraietatik hostoetaruntz. Izerdi landua Hostoetatik sustraietaruntz
Sinonimoak: Sapa
Izerdi gordin
Landareak lurretik hartzen duena. Hostoetarantz igotzen da, sustraietatik hostoetara. Han argiaren bidez onduko du landareak.
Sinonimoak: Izerdi landugabe
Izerdi gordina
Izerdi landugabea.
Izerdi landua
Hostoetan landu eta landarea elikatu duena. Beherantz jaisten du, hostoetatik sustraietara. Landarea elikatzen duena. Soberakinek erreserbak osatuko dituzte.
Izerdi landua
Izerdi landugabea
Landareak lurretik hartzen duena. Hostoetarantz igotzen da, sustraietarik hostoetara. Han argiaren bidez onduko du landareak.
Izerdi ondu
Hostoetan landu eta landarea elikatuko duena. Beherantz jaisten du, hostoetatik sustraietara. Landarea elikatzen duena. Soberakinek erreserbak osatuko dituzte.
Sinonimoak: Izerdi landu
Izerdi ondua
Izerdi landua.
Izotz beltza
Airearen ur lurrundu gutxi dagoenean gertatzen da. Ez da izotz zuririk ikusiko, baina, hotzaren eraginez, landare barruko izerdia izoztu egiten da, landarea barrutik lehertuz eta hondatuz; epeltzen hasten denean landarea sustsituta agertuko da, beltz-beltza.
Izotz beltza
Airean ur lurrundu gutxi dagoenean gertatzen da: ez da izotz zuririk ikusiko, baina, hotzaren eraginez, landare barruko izerdia izoztu egiten da, landarea barrutik lehertuz eta hondatuz; epeltzen hasten denean landarea suntsituta agertuko da, beltz-beltza.
Izotz zuria
Airearen dagoen hezetasuna handia denean sortzen da. Lurrunduta dagoen hezetasun hori bera landarearen gainean pausatu eta izoztu egiten da. Landarearen izotz kristalak ikusiko ditugu, zuri-zuri. Ihintza izozten dela esan daiteke.
Izotz zuria
Airean dagoen hezetasuna handia denean sortzen da. Lurrunduta dagoen hezetasun hori bera landarearen gainean pausatu eta izoztu egiten da. Landarean izotz kristalak ikusiko ditugu, zuri-zuri. Ihintza izozten dela esan daiteke.
Izotza
Horma, leia, karroina. Gau oskarbietan, tenperatura jaitsieraren erginez asko hozten duenean, landareen eta lurraren gainean izotz bihurtuta pausatzen den aireko hezetasuna. Zuriak eta beltzak izaten dira.
Izotza
Gau oskarbietan, tenperatura jaitsieraren eraginez asko hozten duenean, landareen eta lurraren gainean izotz bihurtuta pausatzen den aireko hezetasuna. Zuriak eta beltzak izaten dira.