Lurpeko erretena edo zanga, lurra drainatzeko eta ura kentzeko. Ur-asetzeko eta itotzeko arriskua duten sailetan eraikitzen dira.
Sinonimoak: Erreka estalia
Erreka estalia
Lurpeko erretena edo zanga, lurra drainatzeko eta ura kentzeko. Ur-asetzeko eta itotzeko arriskua duten sailetan eraikitzen dira.
Erreldua
Arroila Saldiasen.
Erreten
Ura bildu eta mugitzeko lurrean irekitzen den zulo luzea.
Sinonimoak: Azaki, Zanga
Erretena
Zanga, azakia. Ura bildu eta mugitzeko lurrean irekitzen den zulo luzea.
Erretura
Lurra berriro landu aurretik garbitzeko, aurreko uztaren hondakinekin edota belarrekin egiten den sua.
Errizoma
Lurpean loditzen den zurtoina, begiak eta sustraiak ematen ditu.
Erroseta
Hostoak erroseta forman antolatuta daude.
Errotu
Itsatsi, sustraitu. Aldatutako landareak, probenatutako edo belaundutako adarrak edo aldaxkak lurrari heldu, sustrai berriak bota eta hazten hasi. Txertatutako adarrak edo begiak mentuoinari heldu.
Eskardura
Landarez antolatutako hesia.
Eskardura
Landarez antolatutako hesia. Tartean eskardak edo arantzak dituztenak izatetik etorriko ote da?
Eskuare
Lur gainekoak biltzeko edo lur azala berdintzeko tresna. Kirten luzearen muturrean trabeskako puskan hortzak dituena.
Sinonimoak: Eskutila, Arrastelua, Xarrapa
Eskuarea
Arrastelua, xarrapa. Lur gainekoak biltzeko edo lur azala berdintzeko tresna. Kirten luzearen muturrean trabeskako puskan hortzak dituena.
Eskuaretu
Eskuarea paseaz lur gainekoak bildu.
Sinonimoak: Zarretu
Eskuaretu
Zarretu. Eskuarea paseaz lur gainekoak bildu.
Espadizea
Kordotx edo espata batez inguratua lore multzo edo infloreszentzia.
Espata
Kordotxa. Lore multzoa biltzen duen petalo itxurako handia.
Espora
Lorean geratzen den ar eta eme arteko nahasketa sexualik gabe, landareak sortzen duen ugaltzeko "gorputza". Berekasa landare berri bat sortzeko gai da. Garo, onddo eta abarretan izaten da.
Esporangioa
Garoen hostoen azpiko aldean esporak sortzen diren tokia.
Estigma
Lorexakia. Lorearen aieka emearen mutturra.
Estipea
Palmondoen enborra, bakarra, ardakatu gabea.
Estoloia
Herrestadarra. Landareak airean edo lur gainean hedatzen duen adarra. Mehea eta luzea izaten da, eta muturrean landaretxo berriak sortzen ditu.