Aitzurrez lurpean landarea harrotzeko lana. Adibidez, baratxuria.
Azpijana
Aitzurrez lurpean landarea harrotzeko lana. Adibidez, baratxuria.
Bakandu
Landare batzuk kenduz, geratzen direnen artean tarte handixeagoa utzi.
Sinonimoak: Mieztu
Bakandu
Landare batzuk kenduz, geratzen direnen artean tarte handixeagoa utzi.
Bariegatua
Nabarra, kolore-anitza. Kolore bat baino gehiago duena, jeneralean hostoa.
Barietatea
Aldaera. Espezie batean dauden mota desberdinak. Babarrunaren aldaerak dira babarrun beltza, babarrun zuria, babarrun pintarra.
Basaka
Baratze-soroetan landu gabeko aldaera. Adibidez, azenario basaka, zuhain azenarioa (Daucus carota).
Sinonimoak: Basatia, Basokoa
Basiko
pH 7tik gora duena. Lurra definitzeko erabiltzen da. Adibidez, kare asko duen lurra basikoa da.
Sinonimoak: Basikoa
Basikoa
pH 7-tik gora duena. Lurra definitzeko erabiltzen da. Adibidez, kare asko duen lurra basikoa da.
Basura
Ihintza izugarria. Belardian ibiliz gero belaunetik gora ere blai egiten duena.
Basura
Ihintza izugarria. Belardian ibiliz gero belaunetik gora ere blai egiten duena.
Bazka
Jateko gaia, janaria, jatena. Ukuiluan edo barruan dagoen aziendari ekartzen zaion belar freskoa.
Bazka
Ukuiluan edo barruan dagoen aziendari ekartzen zaion belar freskoa.
Sinonimoak: Jateko gaia, Janaria, Jatena
Bedaxka
Zuhaixka ttikia, egurrezko zurtoina du eta urtero adar berriak ematen du (bortusaina, ezkaia...)
Begia
Landarearen adarrean, hostoa jaiotzen den gunean kimuak eta adar berriak emateko gai den pinporta. Edo, landare batzuen erreserba zatia; adibidez, baratxuri begia.
Begia
Landarearen adarrean, hostoa jaiotzen den gunean kimuak eta adar berriak emateko gai den pinporta.
Belakoria
Landareak hazia zabaltzeko erabiltzen duen teknika; fruituak eztanda egiten du eta lehertzerakoan haziak bulkatuta sakabanatzen dira.
Belar txar
Toki desegokian bizi den landarea, beste batean erabilgarria eta jangarria ere izan daitekeena. Landare batzuen tartean enbarazu egiten duela iruditzen zaigu.
Sinonimoak: Belar txarra
Belar txarra
Toki desegokian bizi den landarea, beste batean erabilgarria eta jangarria ere izan daitekeena. Landare batzuen tartean enbarazu egiten duela iruditzen zaigu.
Belarkara
Belar tankerakoa, lastozko zurtoina duen landarea.
Belarkara
Belar tankerakoa, lastozko zurtoina duen landarea.
Belaundu
Landare baten adarra okertu, makurtu eta, zati batean, lurpean sartu, muturreko kimua bistan utziz. Denborarekin lurpeko zatian sustraiak emango ditu, eta orduan landare berri bat sortzeko moztu egin beharko da.
Belaundu
Probenatu. Landare baten adarra okertu, makurtu eta, zati batean, lurpean sartu, muturreko kimua bistan utziz. Denborarekin lurpeko zatian sustraiak emango ditu eta, orduan, landare berri bat sortzeko, moztu egin beharko da. airekoa ere egin daiteke, adar batean, kimua baino beherago zauritxo arinak egin eta lur hezearekin bilduta.