Zoaia egitea da artoari burutik goitiko zatia moztea, lore arrarena, artalorearena alegia. Aziendari ematen zitzaion. Saldiasen.
Sinonimoak: Kaldurra egitea, Zoaia egitea
Zokor
Lur zati gogor eta zakarra. Lurra sasoi txarrean landutakoan sortzen da. Zokorrak eskuz txikitzen zirenean zokor mazoa erabiltzen zen. Geurean, argi ez dabilen lagunari “artaburu” edo “arbiburu” bezala "zokormazoa" esaten zaio.
Sinonimoak: Zokorra, Mokile
Zokorra
Lur zati gogorra eta zakarra. Lurra sasoi txarrean landutakoan sortzen da. Zokorrak eskuz txikitzen zirenean zokor mazoa erabiltzen zen. Geurean, argi ez dabilen lagunari "artaburu" edo "arbiburu" bezala "zokormazo" esate zaio.
1.- Lurra gorritu behar denean zopizar osoa, belar eta hauen sustraiak aitzurrez kentzea. Usurbilen.
2.- Aitzurrarekin lurra ahal den gutxiena harrotuz, gainean dituen belarrak ipurditik moztu eta kendu.
Izakitu, xarrakatu, axarkatu, atxartu, azartu, saratu. Aitzurrarekin lurra ahal den gutxien harrotuz, gainean dituen belarrak ipurditik moztu eta kendu.
Zortena
Txorten handia.
Zortena
Txorten handia.
Zotz hesi
Hurritz, gaztaina edo dena delako zuhaitz edo zuhaixkaren adarrak gurutzatuz egindako hesia.
Sinonimoak: Zotz hesia
Zotz hesia
Hurritz, gaztaina edo dena delako zuhaitz edo zuhaixkaren adarrak gurutzatuz egindako hesia.
Zuatz
Belar ondua negurako gordetzeko era bat, baserri ondoan eta belardian bertan egiten dira. Garoarekin ere egiten ziren.
Zuhain
Aziendarentzako bazka.
Sinonimoak: Zuhaitz
Zuhaina
Aziendarentzako bazka. Zuhaitza, Zuberoan.
Zurikin
Artaburua babesten duen hosto mehea. Artazorroa osatzen duena. Artaburua zuritzean sortzen da zurikina. Lastairak betetzeko erabiltzen zen garai batean.