Babazorroa, babazala, babalasto eta babazaku. Zenbat babalore!

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Galdetu Jakoba Errekondori
Izpilikua gaizki
2026-08-03 08:38 | Iratxe Barturen

Kaixo! Izpiliku eder bat erosi neuen uztailan hasieran. Ez dakit ur gehiegi emon banotzan, baina, itxura eskastxi deko. Siketu da erdie edo,eta ez dakit nola zaindu berbiztuteko. Milesker aldez aurretik.


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-08-03 16:44

Nire ustez ur gehiegi dago lur horretan. Ureztatu aurretik lurrazala lehortu egin behar da. Bestetik goizeko eguzki ordu gutxi batzuk bakarrik baditu izpilikua ez da ondo biziko. Eguzkizale amorratua da, beraz bizitoki berri egokiagoa bilatu.

Gaur arte erantzundakoak (1326 galdera-erantzun)

Kaixo lagunak. Schefflera bat daukagu etxean. Oso luze egin zaigu eta jakin nahi genuke nola eta noiz moztu, eta zer egin behar dugun mozten dugunarekin beste landare bat lortzeko. Eskerrik asko eta beste bat arte.

1 erantzun | Zeuk erantzun
-ren erantzuna
2009-07-19 00:00

Kaixo Marisa. Orain sasoi egokia da mozteko. Abuztuaren amaia artean, lasai nahi duzunean. Nondik moztu erabakitzeko, moztu ordurako kimu berria bota eta laster berriz ere gorantz joko duela kontuan izan. Hau da, hostaia multzoa eduki nahi duzuna baino 30-50 zentimetro beheragotik moztu. Mozten duzun zatiko adarrak banatu eta uretan sartu edo zuzenean lurrean jarri. Erraz itsasten da, baina hormona hautsez laguntzen baduzu alde ederrean etorriko zaizkizu. Uretan jartzen baduzu, sustraiak pixka bat garatu ordurako lurretara pasa. Aldaxka edo eskejeak zuzenean lurretan sartuz gero, honi beti heze eutsi eta toki epelean eduki, eguzki zuzenetik urruti. Lan hauek denak ilbeheran egiten saiatu.

gora