Astelehenero 8:00etan zure epostan
Aurreko urtean buganbilla landatu nuen terrazako loreontzi batean. Buganbilla urtero kimatzea komeni da? Noiz eta nola? Udaberri hasieran uste dut, baina badaezpada
Lehen urteetan ez da kimatu beharrik, hobe da toki berrira nola egokitzen den ikustea. Loreontziaren tamainaren arabera nola hazten den da gakoa. Buganbila ondo hazi eta loratzeko janari asko behar du, inausketa baino garrantzitsuagoa da ondo elikatuta edukitzea. Ez badu kimu indartsurik ematen handitu loreontzia, eta ahalik eta handiena jarri, hala ere txikia izango du.
Eskerrik asko hain azkar erantzuteagatik. Diozun bezala ondo elikatuta edukitzeko, ongarri asko jartzea komeni orain eta udaberri/udaran?
Bai. Urtero udazkenean edo neguan simaurra edo luarra jarri lurgainean. Toki gutxi badago lur pixka bat kendu eta simaurrarekin bete. Urtero. Eta gero ureztatzen duzun bakoitzean lorearentzako aproposa den ongarri likido pixka bat nahasi urari.
Gaur arte erantzundakoak (122 galdera-erantzun)
Galdera bat egin nahi genizuke. Alegiako herri eskolatik idazten dizugu eta jakin nahiko genuke, eskola inguratzen duen burnizko hesian itxitura naturala egiteko enredadera bat nahiko genuke.
Hau da gorra eta errez haziko dena, neguan babes beharrik gabe al bada.
Zure laguntza eskertuko genuke, erosi eta auzolanean landaketa egin aurretik.
Hona nire ustez aukera onenak. Begiratu bakoitzaren ezaugarriak: hosto iraunkorra edo ez, loraldi luzea edo motza, usainduna edo ez... Eta zuek erabaki. Hona sorta: pasiolorea (Passiflora coerulea), jasmina (Jasminum sp.), sasi jasmina (Trachelospermum jasminoides), huntza (Hedera helix, kolore askotakoak), bignonia (Campsis radicans), glicinia (Wisteria sp.), atzaparra (Lonicera caprifolium), klematisa (Clematis sp.), parra gorriak (Parthenocissus quinquefolia eta Parthenocissus tricuspidata). Ea moldatzen dezuten.
Kaixo zein da larrozak eta ortentziak mosteko garaia?
Zure erantzuna espero dut
Eskerrikasko
Arrosondoak eta hortentsiak inausteko sasoi nagusia otsaila-martxoa da. Abuztua-irailean ere egin daiteke, baina landare berriak sortzeko aldaxkak izateko besterik ez. Udaberrikoa da garai nagusia. Ilbeheran egin beharreko lana da. Landareak non bizi direnaren arabera lehenago edo geroxeago egin. Toki epeletan lehenago eta hotzena geroxeago.
Hasteko ezagutu beharko genuke zein eratako arrosondoa den. Igokaria, arrunta, txertatua..
Orokorrean esan daiteke azpitik berritzea komeni dela. Adar zaharren bat behe-behetik moztu eta kimu berri bat sortu dezala. Horrela urtero egin eta urte gutxitan erabat gaztea eta berria den landarea izango duzu. Geratzen dien gainontzeko adarrak ere pixka bat kimatu loraldia biltzeko eta eskuerago, bistaerako izateko.
Argazkian ikusten denez arnasik hartzeko adina hosto ere ez zaio utzi.
Inausketa kriminala egin zaio eta bizirik irauten nahikoa lan badu. Beraz pentsatu loreak emateko moduan... Loreak emateko lehenengo janaria sortu behar du eta hori hostoetan egiten du. Utzi bake-bakean ukitu gabe eta bi edo hirugarren urtean berriro ederki loratuko da. Adarrek enbarazo egiten badute bildu lokarri batekin horma aldera eta kito.
Eguardi ón Jakoba!!!
Nere galdera da hiedrai nai nuke lurra aldatu, noiz izanen tzen egun egokia??
Senarrak erraten nau ilbeheran in behar direla...
Xoko Urdazubi tik..
Milesker..
Orain oso garai hona da lan honetarako. Sustrai berriak ematen hasita daude eta lur berria badute alde ederreko kemenarekin haziko dira. Hala ere aurreko hilabetean, martxoan eginez gero hobe. Giroak agintzen du. Hurrengo urteetan gogoan izan. Giroa epeltzen bada, martxoan egin.
Ilbeheran hobe, zalantzarik gabe.
Eguzkizale amorratua da Bouganvillea. Zerorrek esan duzu, egunean 20 minutu besterik ez, normala da lorerik ez ematea edo oso bakana izatea.
Hortentsiak otsaila-martxoa aldera inausten dira. Ahal baduzu ilbeheran. Lore gutxi ematearena inausketa gogorregia egitearekin lotuta dator. Moztu adarren hirutik bat, zaharrenak, eta besteak oso-osorik utzi. Hurrengo urtean berdin. Moztutakoak adarra berritu egiten dute behe-behetik eta osorik utzitakoak loratu egingo dira, erruz.
Nik esango nuke roska deitzen diren harren multzokoak direla. Denetatik jaten dute, lore landareak bezala barazkiak. Erakarri eta hiltzeko nahasketa bat prestatu daiteke: zahiari edo irinari azukrea nahasi. Bacillus thuringiensis deituriko produktu naturala erantsi eta ur piska batekin ore bat egin ondo-ondo nahasita. Landareen inguruan jarri.
Argazkian ez da garbi ikusten, baina itxuraren arabera ontzi batean bizi dela esango nuke. Nire iritziz bi arazo elkartu dira. Batetik janari gutxi, ontzi handiena ere txikia da wisteria bat eder izateko. Ahal duzun ontzi handiena jarri, urtero simaurra edo luarra eman lodi eta ureztatzeko urari ere ongarri likidoa nahasi. Bigarrena, lehortea da. Hostoetan ageri diren orban horiek, janari eskasiaz gain euli txuriaren edota tripsaren erasoa azaltzen dutela dirudi. Horiek uxatzeko onena urarekin ihinztatzea da. Maiz maiz egin, ahal baduzu egunero, hostajea ondo busti.
Tratamentu hori oso egokia da. Zortzi-hamar egunero egin behar duzu eta urria arte. Bacillus desberdinak daude eta aldatzea komeni da. 2-3 tratamentu batekin, gero beste hainbeste beste batekin eta berriro lehengoa eta horrela. Eraginkortasuna hobetzeko xaboi potasiko piska bat erantsi eta Neem olioa ere nahastu.
Bai oso sasoi ona da lan horietarako. Hormonarena zeuk ikusi, geranioa berez errez antzera itsasten da. Hala ere etxean ere egin dezakezu hormona salda: bai dilistekin baita sahats edo zume hostoekin ere.
Bi sasoi daude hortentsien aldaxkak egin eta horiek landatuz lendare berriak sortzeko. Lehenan martxoa da, inausketa sasoia. Mozten diren adarrak baliatu landatzeko. Beste sasoia loreak kolorea galdu eta ihartzen hasten direnekoa da. Aldaera batzuk lehenago beste batzuk geroxeago. Egun onenak ilbehera eta sustrai egunak dira, abuztuak 4, 5 eta 6 adibidez 2019ko urte honetan.
Benetako azaharra laranjondoaren lorea da. Zeuk diozun hori sasi azaharra da, edo filadelfoa, Philadelphus coronarius. Udaberrian loratzen da. Loraldi ikusgarria du, zuri-zuria eta usaintsua, arrazoi horiengatik azaharra esaten zaio. Inausketa loraldia amaitzean egin behar da. Landarea gaztetzeko adar zaharrak kentzen joan. Urte askotan ikausi gabe egon bada, denak batera ez kendu. Loraldiaren ondoren inausita, negua iritsi aurretik adar berriak hazi eta hurrengo urteko goizeko loraldia prestatzeko nahikoa denbora izango du.
Orain, udaberriaren sarrera sasoi ona da Kalendula edo ILENA ereiteko. Udaberrian aurrera, landareek 4-5 hosto dituztenean birlandatu baratzearen inguruan.
Kalendularen arazo handiena lur motelak dira. Hau da, urez asetzen direnak. Kontu beraz, lurrarekin eta ureztaketarekin.
Ilenaren aldamenean dagoen landare hori, “belar txar” bat da. Ez da ilenaren haziarekin etorri. Lurrean bertan izango zen edo beste nolabait etorri da. Agian ilen landarearekin batera etorriko zen bere ontzian.
Hydrangea macrophylla diren bi lehenengo hortentsia horiek berdin inausten dira. Dagoenerako izerdia mugitzen ari da eta oraintxe da sasoi onena. Onena ilbeheran. Nola egin? Adarren lautik bat moztu, baina behe-behetik. Gainontzeko lautik hiru oso-osorik utzi. Hauek loratzen diren artean moztutakoek adar berriak emango dituzte. Hurrengo urtean gazte berri horiek utzi eta gelditu ziren haietatik moztu, lautik bat, behe behetik. Horrela lau urtetan adar guztiak gaztetuta izango dituzu eta urtero loraldia galdu gabe.
Hydrangea paniculata, gezi edo kono formako loreak ematen dituztenak ere orain inausten dira. Baina inausketa desberdina da: adar meheak denak mozten dira eta sendoak indartsuak direnak 6 begi inguru utzi eta gainerakoa kendu. Horietatik sortutako adar berriek emango dituzte loreak.
Inausketa lorealdia amaitzean egiten da, lorearen ondoren hasiko baita adar berriak ematen.
Oso zaila da kamelia aldaxketik edo eskejetik sortzea. Nik uste dut aukera bakarra belaunketa dela, bai zuzenean lurrera, adarren bat oso behean badu, eta bestela aireko belaunketa, adar baten bueltan poltsa batean lurra jarriz. Hala ere errepikatzen dizut oso lan zaila hartu behar duzu.
Berandu zabiltzanez, izan ere urri-azaroko lana da eta ez urtarrilekoa, ahal duzun azkarren landatu. Ilargiari begiratu gabe, oso da eta berandu. Bestalde horrelako erraboilak edo tuberkuloak hobeda gorapenean landatzea beherapenean baino, ilgoran alegia, eta ez ilbeheran.
Inausketa egiteko izerdia mugitzera doan sasoia aukeratu behar da. Aipatu dituzun horien artean arbendolondoa edo elmendrondoa da goizen mugituko den. Hori bai otsailean inausi.
Baina sagarrondoa, udareondoa, intxaurrondoa eta hurritza lasai asko utzi ditzakezu martxorako ere. Hori bai, bai otsailekoak eta bai martxoko inausketa lan horiek ilbeheran egitea hobe da.
Informazio horrekin nire ustez arazoa izan daiteke:
- Arbolak itota egotea, elkarrengandik juntuegi, hazteko tarterik gabe, gora hazi sasi handi bat bezala eginez. Honek adierazten du lurpean ere gauza bera gertatzen ari dela, zabalera, lur onera jotzeko tokirik ez eta sustraiak beheruntz haztea beste aukerarik ez izatea.
- Ongarriketa eskasia. Ongarri asko behar du sagastiak, asko! Bi urtez behon ematea egokia da, baina erruz eman: simaurra, luarra edo konposta, txitxare-lurra... Buztin lurra bada kaera eman.
Zeuk aipatzen duzun polinizazio arazoa ere izan daiteke, baina polinizazioa zuzenduta ere, beste bi baldintza horiek ere hobera egin behar dute.
Sasiakazia egur gogorrak eta busti-lehorrean iraupen luzea dutenak egiteko erabiltzen da. Horien adibide garbia dira piketeak edo hesolak.
Nire iritziz negu-neguko ilbeheran moztu behar da. Jende askok, hala ere, ilgoran mozteko zuhaitza dela diote. Zer iruditzen zaizu zerorrrek saioa egiten badezu? Moztu batzuk ilgoran eta beste batzuk ilbeheran, Hori bai, negu neguan.
Nire iritziz pago landare gazte horren itxura erabat normala da. Agian ur falta pixka bat izan du udaren amaieran eta horregatik hostoen ertzak uste baino lehenago gorritu dira, baina normala da.
Ea udaberri berriari nole ekiten dion. Orduan ikusiko da bere indarra.
Hiru zuhaitz horiek egokiak dira Berastegirako. Han hotza da landareak bizitzeko muga, eta hiru horiek ederki iraungo dute hotzagatik. Landaketa egiteko sasoia orain hasi eta otsailaren amaiera artekoa da. Izotz egunetan ez landatu, bestela noiznahi.
Zer beste aukera landatzeko? Aukera izugarria da zuek erabaki behar duzutena da zein helburu dezuten: fruituak, su egurra, zura, itzala... Hori jakinda aukera laburtuko da, eta zerbait zehazten hasi gintezke.
Urriatik atzera, abenduaren amaiera arte landatu ditzakezu idi-bihotz erraboilak. Nahi duzun tokian: lorontzian, lorategian, baratzean.... Baratzean tokia aukeratzerakoan kontutan izan lorea zimeldu ondoren hostajea berdea den artean ezin dituzula erraboilak atera lurpetik. Beraz, hurrengo landareak jartzeko eta plangintzan kontutan izan idi-bihotzen tokia.
Kiwia jasotzeko bi baldintza kontutan izan. Batetik ahalik eta beranduen, fruitua arbolean den artean aberasten ari delako. Bestetik Izotza egin aurretik. Izotzaren bedur ez bazara utzi lasai arbolean bertan. Izotzak datozela jakin arazten dutenean aurretik bildu. Luze irauteko ahal baduzu ilbeheran jaso.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545