Baratzezaintza, arte eszenikoetan mantzoena da

Zuhaitz eta arbolek gure kulturan duten itzalaz gozatzeko goiz-pasa berezia Gasteizen larunbatean

Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburua ospatzeko ekitaldi berezia antolatu du ARGIAk larunbata honetarako. Gasteizko Olarizu lorategi botanikoan paseoa egingo dugu, liburuaren egile Jakoba Errekondo, Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebesteren azalpenak entzunez eta Onintza Enbeita eta Unai Agirre bertsolarien bat-batekotasunarekin gozatuz. Ondoren liburu aurkezpena izango da eta amaitzeko, Fede Pacharen eskutik sasoiko eta bertako produktuak dastatuko ditugu. Ez da sarrerarik ordaindu behar, ezta aurrez izenik eman behar ere. Ikusiko dugu elkar bertan?


2026ko ekainaren 09a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Goizeko 10:15etan Gasteizko Olarizu lorategi botanikoko etxaldean dugu hitzordua ekainaren 13an, zuhaitz eta arbolekiko jakin mina dugunok. Hemen ikus daiteke zehazki bertara nola iritsi, eta garraio publikoz joateko dauden aukerak.

Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburuaren estreinako aurkezpena Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokan egin berritan, hiru egileek argi zuten non izango zen hamar urteko lan hau ospatzeko ekitaldi berezia: izan ere, Gasteizko Olarizu lorategi botanikoan egin dira libururako argazki gehienak, zehazki, Dani Blanco argazkilariak 116 zuhaitz eta arbola espezieen hosto, lore, hazi eta enbor azalari ateratakoak.

Beraz, lorategi botanikoan barneratuko gara, Jakoba Errekondo, Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebeste egileei segika, ea zein arbolaren itzalpera garamatzaten eta zer ikasten dugun zuhaitz horri buruz. Entzuleon artean izango dira, ordea, azalpen horietatik tiraka bertsoak kantatuko dituzten Onintza Enbeita eta Unai Agirre bertsolariak.

12:00ak aldera abiapuntura itzuliko gara, Olarizuko etxalde barruko areto nagusian lasai eseri eta liburu aurkezpena entzuteko. Azalpenekin batera, Blancok libururako ateratako hainbat argazki ikusi ahal izango dira, tamaina handian. Egileei galderak egiteko aukera egongo da, baita liburua erosi eta sinatuta eramatekoa ere.

Goiza biribiltzeko eta ospakizuna elkarrekin txin-txin eginaz ixteko, Fede Pachak sasoiko eta bertako produktuz eskainiko duen dastaketa gozatuko dugu.

Zuhaitz eta arbola zalea bazara, zatoz. Ez da sarrerarik ordaindu beharrik, ez aurrez izenik eman beharrik. Lurrari buruzko gaiak estimatzen dituen jendearekin egingo duzu topo bertan, ARGIAko Bizi Baratzea komunitateak poz handiz hartuko zaitu.

 

"Gipuzkoako Aldundiak ez du basabizitza balioan jartzen, etekina atera behar zaionaren pentsamenduz kudeatzen du"
2026-07-14 | Estitxu Eizagirre
Edurne Huesa Otegik Aralar parke naturaleko patronatuan Landarlaneko kide gisa hartzen du parte eta Aitziber Sarobe Egigurenek Pagoeta parke naturaleko patronatuan Arkamuka ordezkatzen du. Biak... (+)
Kontserbazio ekologikorako aurreikusia zegoen Gipuzkoako Markesbaso basoa egurgintzara bideratu nahi du Kutxabankek, salatu dutenez
2026-07-09 | Estitxu Eizagirre
Kutxabankek Markesbaso finkarako aurreikusita zegoen jatorrizko proiektutik aldentzea erabaki duela salatu dute 36 talde ekologistak eta kontserbazionistak. Zestoa eta Azpeitia artean dago Kutxabanken jabetzakoa den 290... (+)
Kobre meatzeak zabaltzeko lehen urratsak Lizarraldean eta Zangotzan
2026-07-06 | Estitxu Eizagirre
Sorladako Udalak (Nafarroa) baimena eman dio Iberian Copper S.L.U. enpresari lur komunaletan meatzaritzarako egokia den jakiteko ikerketa lanak egin ditzan. Ekologistak Martxan eta Lurgorri Lizarraldeko... (+)
Politika publikoekin nola bultza elikadura burujabetza?
2026-06-10 | Estitxu Eizagirre
Arlo juridikoa izango du erdigunean ekainaren 19an Azpeitian (Gipuzkoa) egingo den Udako Euskal Unibertsitatearen Lurra, legea eta elikadura. Nekazaritza eta elikadura-sistema ikuspegi juridikotik politika publikoetan jardunaldiak.... (+)
Makroeolikoaz Villabonako Udalak egindako adierazpenekiko kritiko agertu da Amasamendi Bizirik taldea
2026-06-08 | Estitxu Eizagirre
Villabonako Udalak maiatza bukaeran jakinarazi zuen Gipuzkoako Aldundiak egindako ingurumen txostena oinarri hartuta, Amasamendin Premier Group enpresak egin nahi duen makroproiektu eolikoak "marra gorriak" urratzen... (+)
gora