Lurraz hazi eta lurrak jan behar

Zergatik moztu ditu Jaurlaritzak hogei zuhaitz baino gehiago Barakaldoko institutuan?

20 zuhaitz osasuntsu baino gehiago moztu zituzten Barakaldoko Gurutzeta institutuan, urtarrila hasieran; Jaurlaritzarena da eskumena, baina ez zuen mozketa burutzeko lizentziarik eskatu, udalak adierazi duenez. Ikerketa abiatu du udalak, eta Legebiltzarrean azalpenak eskatu ditu EH Bilduk; otsailerako hainbat galdera argitu beharko ditu Jaurlaritzak.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2024ko urtarrilaren 24a
Zer dela-eta egin da zuhaitz mozketa? Zein izan da tala horren arrazoia? Argazkia: Ekologistak Martxan
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zuhaitzak moztea “inolako komunikazio publikorik eta aurretiazko abisurik gabe egin da, inolako azalpenik gabe”, kritikatu zuen Ekologistak Martxan taldeak, “mozketa indiskriminatua” salatuz. Gaiaz galdetuta, Barakaldoko Udalak erantzun zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak duela eskumena institutuan eta ez zuela lizentziarik eskatu mozketa egiteko, azalpenak eskatuko dituztela eta ongi argudiatu ezean, isun-espedientea abiatuko dutela. Hiri-zuhaitzak babesteko ordenantza du Barakaldok, eta ordenantza horren aurka doa ekintza.

Orain, Eusko Legebiltzarrera hainbat galdera eraman ditu EH Bilduko legebiltzarkide Ikoitz Arresek, eta otsailaren 6a baino lehen erantzun behar ditu Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak: zer dela-eta egin da zuhaitz mozketa? Zein izan da tala horren arrazoia? Hezkuntza sailak zein baimen eskatu du halako zerbait egiteko eta zein lizentzia du horrelakoak burutzeko?

"Natura babestea sustatu behar lukete eskolan, eta zuhaitzak nola botatzen dituzten ikustea ez da hori irakasteko modurik onena"

Barakaldon, iaz 100 zuhaitz baino gehiago moztu zituzten eta 19 baino ez zituzten birlandatu, mugimendu ekologisten datuen arabera. “Hiri-zuhaitzak sistematikoki moztea eredu txarra da herritarrentzat. Are gehiago, arduragabekeria larria da, bizi dugun larrialdi klimatiko garaian”, dio EH Bilduk.

Ikastetxe ugaritan patioek naturgune gehiago izan dezaten lanean ari diren honetan, zuhaiztia bota dute Gurutzeta institutuan: “Ez dakigu zerk eragin duen mozketa masibo hau, baina ez da ikastetxeak bere ikasleei eman diezaiekeen adibiderik onena –kritikatu du Ekologistak Martxanek–; natura babestea sustatu behar lukete eskolan, eta zuhaitzak nola botatzen dituzten ikustea ez da hori irakasteko modurik onena”.

Mozketaren berri al zuten galdetzeko eta zein iritzi duten jakiteko Gurutzetako zuzendariarekin hitz egin du ARGIAk, baina ez du adierazpenik egin nahi izan.

Platerean agertutako zizarea gertaera isolatua ez dela eta, eskoletako jangela eredua aldatzeko eskatu diote Jaurlaritzari
Basauriko Basozelai-Gaztelu ikastetxeko jangelan ikasle batek indabetan zizare bat aurkitu ostean, herriko eskola publiko guztietako guraso elkarteak batu dira, catering enpresen bidez ematen den zerbitzuarekin... (+)
Eskolaz kanpoko ekintzetan ikasle guztiek parte hartu ahal izatea bermatzeko plana iragarri du Erresuma Batuak
Arte eta humanitateek protagonismoa berreskuratzea, ahozkotasunari garrantzia ematea, Adimen Artifizialari buruzko ikasgaia sortzea, EBacc ziurtagiri famatua kentzea… Berritasun ugari dakartzan hezkuntza erreforma iragarri du Erresuma... (+)
"Berrikuntza egiteak prozesuan gorabehera asko dakar batzuetan, eta hala behar du"
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan... (+)
Ikastetxeek sukalde propioa izatetik harago, funtsa eskola-jantokien kudeaketa eredua dela adierazi du EHIGEk
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera... (+)
Donostiako Udala vs. Ekologistak Martxan: nork du arrazoi?
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide... (+)
gora