Ekaina bustitu, gure nausia kexu

Hidrogeno sare erraldoiak 163 kilometro hartuko ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Gas naturala ordezkatzeko asmoa duen hidrogeno sarea “Euskadirentzat apustu estrategikoa” dela adierazi du Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. EAEko hamarnaka herritatik igaroko da eta 2030erako bukatuta egotea da asmoa.


2025eko azaroaren 04a
Bilboko portuan egin dute makroazpiegituraren aurkezpena.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Espainiako Estatuko Enagas gasoduktu sareak aurkeztu du proiektua Bilbon: Estatuan 2.600 kilometroko hidrogeno kanala eraikiko dute, horietatik 163 kilometro EAEn. Bi zati izango ditu eta nodo nagusia Arrigorriagan egongo da: Reocín-Arrigorriaga artean 38 kilometroko sarea eraikiko dute eta Arrigorriaga-Haro artean, beste 125 kilometrokoa. Europar Batasuna bultzatzen ari den ildoan doa azpiegitura, 400 milioi euro bideratuko ditu EAEk horretan, eta aurreikusi dute 2030erako prest egotea.

Sustatzaileen hitzetan, helburua da gas natural tradizionala ordezkatzea, energia berriztagarrien bidez ekoitzitako hidrogenoagatik, “berotegi efektua sortzen duten gasak murriztuta”.

Ordezkaritza instituzional oparoa egon da ekitaldian, tartean lehendakaria bera. Bere esanetan, “hidrogeno berdeak inpaktu ekonomiko eta sozial oso esanguratsua izango du Euskadin” eta “estrategikoa” da Lakuarentzat; sarean Euskal Energia Erakundearen bidez parte hartuko dutela ere baieztatu du. Kanalak hidrogenoa ekoizteko zentroak EAEko polo industrial nagusiekin lotuko dituela adierazi du Pradalesek, asmoa delako hidrogenoa industrian erabiltzea, baita garraioan eta energian ere.

Informazioa zabalduko dute 50 herritan

Makroazpiegitura honen bueltan, Parte-hartze Publikoko Plan Kontzeptuala abiatuko du Enagasek. Alegia, azaroaren 18tik abenduaren 19ra, Muskizen hasi eta beste 49 herritan, informazioa zabalduko du enpresak. 18 herritan jardunaldi parte-hartzaileak iragarri dituzte, “zalantzak argitzea, proiektuaren beharrak azaltzea, komunitateen parte-hartzea sustatzea eta ingurumenari eta gizarteari begira ekintza egokienak bermatzea xede”.

Gaiaz sakonago:

Irakurri ARGIAn Pello Zubiria Kaminoren erreportajea: Hidrogenoa: mirarizko energia garbia ala energiaren multinazionalen iruzurra?

Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea)
2026-06-17 | Bizi Baratzea, ARGIA
Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla?... (+)
Nafarroako Gobernuak ohartarazi du Aranoko eolikoen proiektuak Pirinioetako mendebaldeko migrazio-bidea arriskuan jarriko lukeela
2026-05-29 | ARGIA
Hernani eta Arano arteko Urumeako mendietan Enigma Green Power enpresak aurreikusi duen "Ikatz Gane" makro-eolikoen proiektuari buruzko bi txosten egin ditu Nafarroako Gobernuak. Foru administrazioak... (+)
Energia burujabetzari buruzko jardunaldia egingo du Hernanin Stop Fosilak elkarteak
2026-05-27 | ARGIA
Trantsizio energetikoaz aritzen da Stop Fosilak elkartea, eta jardunaldia antolatu du Hernanin (Gipuzkoa) maiatzaren 30ean, Euskal Herria energia burujabetzarantz goiburupean. Energia gaietan adituak diren hainbat... (+)
Lurraren defentsan eta makroproiektuen aurka mobilizazio jendetsua egin dute Gasteizen
2026-05-25 | ARGIA
Maiatzaren 23 arratsaldean Gasteizko kaleak hartu ditu protestak. Antolatzaileen arabera, milaka dira batu diren pertsonak eta mobilizazioak 200 eragileren babesa jaso du: Arabako udal eta... (+)
4x12: “Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izan behar da” | Judit Gartzia (ENEEK)
2026-05-20 | Bizi Baratzea, ARGIA
Laborantza ekologikoak ez du kimikorik erabiltzen, Lurra zainduz elikagai osasuntsuak sortzea baitu helburu. Euskadiko kontseilu ekologikoaren lehendakariarekin aztertu ditugu aktualitateko hainbat gai: batetik, hainbat udalek... (+)
gora