Martxoaren erdin, gaua eta eguna berdin.

Ikastetxeek sukalde propioa izatetik harago, funtsa eskola-jantokien kudeaketa eredua dela adierazi du EHIGEk

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera aztertzea eta bestelako kudeaketa bat bultzatzea dela muina: “Orain arteko berdina egiten jarraitzeko, ez du zentzurik”.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2025eko ekainaren 11
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Uda honetan abiatuko du Hezkuntza Sailak sei ikastetxetan sukalde bana jartzeko plana, eta 2028ra arte, sukaldeak jarriko ditu beste hainbat eskola edota zonaldetan (hurbil dauden ikastetxeek partekatua). Asmoak dozenaka ikastetxeri eragingo diela iragarri du Begoña Pedrosa sailburuak, Radio Euskadin. Bere hitzetan, kalitate handiagoko eskola-jantokia eskaintzea da helburua, osasungarriagoa, jasangarriagoa eta hurbilagoa. Sailburuak nabarmendu nahi izan du EAEko Lehen Hezkuntzako ikastetxeen %100ak eskaintzen duela jangela zerbitzua (Espainiako Estatuan %100era iristen den erkidego bakarra) eta ikasleen %78ak baliatzen duela (ehunekorik handiena Estatuan).

EHIGE guraso elkarteetako federazioaren koordinatzaile Lurdes Imazek ARGIAri adierazi dionez, ongi etorria da albistea, ez alferrik azken urteetan asko dira ikastetxeen partetik sukalde propioa jartzeko Jaurlaritzari egin zaizkion eskaerak. Imazek argitu digunez, gaur egun gutxi gorabehera eskola publikoen heren batek baino ez du sukalde propioa, eta nahi duten ikastetxeen demanda hazi egin da urtez urte.

"Inportanteena da sukalde horretan zer egingo den. Zeinek egingo du kudeaketa? Enpresa handi batek?"

Dena den, Imazen arabera “inportanteena da bertan zer egingo den. Zeinek egingo du kudeaketa? Enpresa handi batek? Janaria non prestatu baino, galdera baita ea benetan aldaketak egingo diren elikaduran, jantokia tresna pedagogiko gisa erabiltzeko bidea egingo al den, xahuketa gainditzeko aurrerapausoak emango al diren, formakuntzan sakonduko ote den… Jantokiaren kudeaketa lizitatzeko enpresentzat baldintza batzuk atera baina gero ez badago inongo kontrolik, orain gertatzen den bezala, ez dago eredu aldaketarik, eta oraingo berdina egiteko, aldaketak ez du zentzurik”.

2019tik zain

Catering enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzako bestelako eredu bat arautzea adostu zuten Eusko Legebiltzarrean, 2019an. Eredu berri horren inguruko araudia ateratzea Eusko Jaurlaritzari dagokio, baina ez da iristen, eta bitartean, catering enpresetatik at jardun nahi duten ikastetxeek zain jarraitzen dute.

"Berrikuntza egiteak prozesuan gorabehera asko dakar batzuetan, eta hala behar du"
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan... (+)
Donostiako Udala vs. Ekologistak Martxan: nork du arrazoi?
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide... (+)
Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan atzeman dute
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak,... (+)
Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek
Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta... (+)
Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak
Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin... (+)
gora