Otsailean aldiz eguzkitan, aldiz sutatsean.

Zergatik ez erabili sendabelarrak animaliekin?

Irailaren bukaeran sendabelarren inguruko formakuntza berezia egin zuten Azpeitiko Azoka plazan. Azken urteotan sendabelarren inguruko interesa, ezagutza eta horien erabilera handitzen ari badira ere, abeltzaintzan ez da zabalduegi dagoen praktika. Hain zuzen horregatik, lehen abiapuntua jartzeko asmoz antolatu zuen formakuntza saioa nekazaritza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak. Sendabelarrek abereengan izan ditzaketen erabilera desberdinen inguruan hausnartzen eta informazioa partekatzen hasteko hitzordua izan zen Azpeitikoa, eta Biolurreko Ane Rivas albaitaria eta Garbiñe Larrea aditua izan ziren bertan.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2023ko azaroaren 06a
Biolur elkarteak antolatuta, abeltzainentzat sendabelar ikastaroa egin dute irailean Azpeitian. Ane Rivas albaitariak eta Garbiñe Larreak eman zuen ikastaroa. Argazkia: Dani Blanco / ARGIA-CC-BY-SA
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Abeltzaintzan dauden beharrak detektatzea izan zen lehenbiziko lanetako bat, ikusten baikenuen abereetan ere, pertsonekin bezala, oso medikalizatua dagoela osasuna, eta horren monopolioa farmaziako medikazio alopatikoaren gain dagoela ia erabat”, azaldu du Larreak. Beste bide batzuk lantzeko, ordea, baliabide eta ezagutza falta zegoela sumatu zuten, eta bertako praktika seguru eta eraginkorrak topatzea zaila zela. Horregatik ekin zioten gaiaren inguruan ikertzeari eta materiala biltzeari, saioa pixka bat prestatze aldera.

“Nik pertsonen esparruan egin dut lan beti, eta hasieran pentsatu nuen, ‘zer eginen dut nik sei hankako zomorroekin?’. Baina gero ohartu nintzen, anaia herri kiroletan zaldiekin aritzen zenean, abereak sendatzeko lan dezente eginak geneuzkala, nahiz eta ez albaitari mailan izan”, dio. Abeltzainen partetik interes handia dagoela argi ikusi da, formakuntzarako 30 lekuak segituan bete baitziren. Bertan, hainbat aberek izaten dituzten ohiko arazoak identifikatu zituzten: hanketako minak, ugaltzearen bueltan sortzen diren arazoak, errapeetako minak, erditzeen ondorengo ahuleria, zauriak eta kozkorrak, ugaritzen ari diren birus eta bakterioen arazoak…

Oinarrizko botikina

“Material bilketan ikusi dugu Hegoameriketan badirela albaitarien hainbat praktika sendabelarrekin, hemen ere zenbait albaitarik badarabiltzatenak, eta ikusi dutenak baliozkoak direla”, azaldu du Larreak. Medikuntzako beste baliabideekin batera, eta osagarritasunaren ikuspegitik, horiei lekua egitea izan da formakuntzako helburua. Bildutakoek euren abereentzako oinarrizko botikina sortu zuten, orain pixkanaka probatuko dutena. “Erredura, zauri, handitu eta horrelakoetarako erremedioak landu ditugu, haien eguneroko arazoentzat botikina sortzeko”, gehitu du.

Larreak azaldu duenez, maiz, gizakientzat erabili izan diren formula askok animalientzat ere balio dute, nahiz eta horientzat, normalean, olio finaren partez manteka eta horrelakoak erabili izan diren. “Barne erabilerari dagokionez, hemen ez da transmisio on bat egon, eta sektorean ez daude elkarren arteko informazio trukaketarako espazio gehiegi. Pixkanaka horrelakoak sortzeko eta informazioa biltzeko beharra dago”. Praktika eta erremedio desberdinak biltzen eta sistematizatzen aritu dira, balekoak direnak ezagutu eta zabaltzeko. “Jarraipena izango du honek, abeltzainak probatzen doazen heinean, jasoko dugun erantzunak lanketarekin segitzeko balioko du”.

“Administrazioak egiten ez duenez, guk bultzatu dugu hiltegi proiektua”
2025-05-26 | Garazi Zabaleta
2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak... (+)
Sitsak munduko ezpel baso handiena suntsitu ez dezan
2025-05-19 | Garazi Zabaleta
Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten... (+)
Ekoizle txikiei arnas emateko lanpostu publikoa Debagoienan
2025-05-12 | Garazi Zabaleta
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta... (+)
Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko
2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko... (+)
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin
2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin... (+)
gora