Baratzea da nire irakasle gogokoena

“Landareekin arropa tindatzea da nire ofizioa”

Duela 30 bat urte ikasi zuen Aitor Bastarrika gipuzkoarrak landareekin eta bestelako naturako elementuekin tindaketak egiten, Guatemalan bizi zenean: “Han ikasi nuen landareekin tindatzen, eta gero Euskal Herrira itzuli eta hemengo landareekin probak egiten hasi nintzen”, azaldu du hastapena. Galtzerdiak, bufandak, eskularruak eta bestelako arropak tindatzen ditu, eta zuzeneko salmenta bidez merkaturatzen ditu gero. ‘Ecoprint’ edo estanpazio botanikoa ere egiten du: loreekin eta hostoekin galtzerdi, fular nahiz kamisetetan inprimazioak egitean datza.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko abenduaren 15a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Urte hauetan guztietan proba-errore bidez ikasi duela dio Bastarrikak, izan ere, Guatemalan zerabiltzaten landare asko ez ditugu gurean. “Ez dut maisurik izan honetan, nire kasa ikasten joan naiz, probak egiten, irakurtzen…”, dio. Eta, proba horietan deskubritu du pixkanaka gure inguru hurbilean ditugun zein landarek eta naturako zein elementuk balio dezaketen tindaketak egiteko: asunarekin eta binorriarekin lortzen du kolore berdea, intxaurraren kanpoko azalarekin marroia, zumakearekin grisa, rumexarekin eta granada azalarekin horia… “Horiek lortzen ditut bertako landareekin, horiek dira, nolabait, gure koloreak”, dio.

Gorriak, larrosak, urdinak eta beste pigmentu batzuk lortzeko, berriz, kanpoko landareetara jotzen du Bastarrikak. Esaterako, laranja otxar tindagaiarekin (rubia tinctorum) lortzen du; gorri eta arrosa koloreak, berriz, Kanarietan bizi den kotxinilarekin; eta urdina, indigoarekin. “Landareekin eta elementu naturalekin tindatzeko ezinbestekoa da ehun naturalak erabiltzea, sintetikoek ez baitute ongi hartzen”, adierazi du. Algodoiz, lihoz, kalamuz, artilez edo zetaz egindako arropa eta osagarriak erabiltzen ditu tindaketak egiteko.

Salmenta zuzena eta online denda

Eguberrietan Donostiako Frantzia Pasealekuko artisauen azokan parte hartzen du urtero Bastarrikak, eta egunero jartzen du postua bertan garai honetan. Eguberrietatik kanpo ere, Donostialdeko hainbat azokatan izaten da, baita Euskal Herriko nahiz kanpoko azoka ekologiko handiagoetan ere: Irungo Bioterra eta Bartzelonako eta Madrilgo Bioculturan, esaterako. “Duela 30 urte, honetan hasi nintzenean, inork ez zituen tindagai naturalak ezagutzen, oso arraroa zen, baina uste dut orain jende gehiago ari dela modu honetan tindatzen eta ezagunagoa dela”, gehitu du. Bere izena daraman webguneko dendaren bidez ere saltzen ditu arropak.

Tailerrak ere eman izan ditu Bastarrikak, baina nabarmentzen du ez duela horretarako leku aproposik, etxeko tailertxoan egiten baititu bere ekoizpenak. “Norbaitek herrian gune aproposik badu eta tailerren bat antolatu nahiko balu, egin genezake”, adierazi du.

Baratzezain izatetik erlezain izatera
2026-02-16 | Garazi Zabaleta
Duela 26 bat urte iritsi ziren Ali Orue zeberioarra eta Edu Brugos laudioarra Zioarraga auzora, Zuiara (Araba). Bizitoki aldaketarekin batera bizitza eta ogibidea aldatzeko gogoz... (+)
Hiritik landa eremurako bizitza aldaketarako, ogia bide
2026-02-09 | Garazi Zabaleta
2012an iritsi ziren Maeztura (Araba) Natxo Beltran de Heredia eta Anna Minguella. “Bartzelonan bizi ginen eta multinazional batentzat egiten genuen lan, baina denbora generaman landa... (+)
Artoari buruzko jardunaldia Zubietako errotan
2026-01-30 | Garazi Zabaleta
Duela urtebete inguru abiatu zuten Nafarroako Bortzirietan, Baztanen, Malerrekan eta Basaburua txikian artoaren berreskurapenari lotutako lanketa, laboreari bide berriak irekitzeko helburuarekin. Zubietako errotaren bueltan sortu... (+)
Auzoaren eta ekoizle agroekologikoen arteko zubi
2026-01-26 | Garazi Zabaleta
Gasteizko Judimendi auzoan sortu berri den proiektua da Ekonomatoa, Bionekazaritza ekartetik sustatu dutena. “Saskibarazki deitutako proiektua martxan zuen elkarteak aurretik, zenbait ekoizlerekin elkarlanean ari ziren,... (+)
Gaztaina eta hurra bizibide, Basaburuaren bihotzean
2026-01-19 | Garazi Zabaleta
Nafarroako Basaburuan, Itsaso herrian kokatua den familia-proiektua da Basabihotza. Urteak daramatzate Xabier Azpirotz Latasa eta Laura Martinena Espinal proiektuaren bultzatzaileek gaztainaren inguruan lanean: barietate zaharrak... (+)
gora