Negu bigunegiak, uda gogorregia.

Nola banatzen dira herri-lurra, eta nola kudeatu?

LeitzEKO Kontsumo Taldeak Izan burujabe jardunaldiak antolatu zituen eta horien baitan, NPB Nekazaritza Politika Bateratuari –PAC delakoari– buruzko mahai-inguru interesgarria izan zen azaroaren 6an Leitzako Atekabeltz Herrigunean. Elikadura politikak. Nora doa gure dirua? izenburupean, NPBren funtzionamenduaz aritu ziren EHNE Bizkaiako, EHNE Nafarroako eta Etxaldeko kide bana. Ekimenaren bukaeran, Habelarte Mendialdeko baserritar elkarteak eskualdeko udalei eta kontzejuei helarazi dien dokumentua aurkeztu zuen, hain zuzen, diru laguntzak kobratzeko herri-lurren banaketarako zenbait irizpide proposatuz. 

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko abenduaren 08a
Habelarte eratu zeneko batzarra.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Herri-lurren gaia lantzen aritu gara azken urteetan Habelarten, ikusten dugulako arazo bat baino gehiago ditugula alor horretan: lehenengoa da kudeaketa, edo hobeki esanda, kudeaketa eza. Bigarrena, laguntzak kobratzeko hektarea banaketarekin irizpide argirik ez edukitzea”, adierazi zuen Gotzone Sestorain Habelarte elkarteko kideak. Leitzaldea, Larraun, Araitz-Betelu, Imotz, Basaburua ingurua, Goizueta, Arano eta Atetz hartzen ditu Habelartek, eta toki bakoitzeko errealitate bana egon arren, herri-lurren bueltan arazoak denetan suertatu direla adierazi zuen.

“NPBren laguntzak jasotzeko herri-lurren geroz eta eskari handiagoa dago, eta hor udal bakoitzak ahal duena egiten du, baina ezer gutxi dago araututa”, gehitu zuen Maider Agirrebarrenak. Eta, gaineratu zuten, baserritik bizi nahi duen jende berria egonagatik, NPBko laguntzak kobratzeko herri-lurrak ezin erabilita gelditzen direla askotan, hektarearik gelditzen ez delako. “Osatu dugun dokumentu honek eredu izan nahi luke, herri-lurren gaia arautzeko, bai kudeaketari begira eta baita aprobetxamenduari begira ere”, adierazi zuten.

Instalazio berriek lehentasuna

Herri bakoitzean lurrak nola kudeatzen, aprobetxatzen eta banatzen diren aztertu dute elkarteko kideek azken urteetan, eta udalentzat egin duten proposamen bateratuan hainbat irizpide kontuan hartzeko eskatu dute: lehen instalazioetarako lur erreserba izatea eta emakumezkoak eta gazteak sektorean sartzea ahalbidetzea, erabiltzailearen errenta kontuan hartzea eta nekazaritza estentsiboa eta tokiko elikadura sistemari egiten dieten ekarpena baloratzea, besteak beste. “Zenbait herritan ausartak izan dira udalak, Baztanen kasu, herri-lurrak banatzeko irizpideak ezarri baitituzte, instalazio berriei lehentasuna emanda”. Gatazkak sor daitezkeen arren, ausardiaz jokatzea garrantzitsua dela uste dute elkarteko kideek.  

Bestetik, herri-lurren kudeaketa modu egokian egiteko proposamen zerrenda osatu dute, horietako asko "utziak" eta sasitzen hasiak daudela sumatu baitute. Itxiturak egiteko eta bestelako lanak antolatzeko herrietan lantaldeak sortzea proposatu dute. Horrez gain, herri-lurrak ekologiko izendatzea ere eskatu diete udalei, baita hektarea banaketan abelburu kopuruari mugak jartzea ere. “Udal gehienekin elkartu gara, eta dokumentua harrera ona izaten ari da. Ea praktikara eramaten duten aurrera begira”, desio dute.

Haragi-zirkuitu propioa sortzeko proiektua martxan
2026-03-02 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe prozesuaren baitan, herriko haragi-zirkuitu propioa martxan jartzeko lanean aritu dira azken urteetan Elikadura Mahaitik. Labore Oarsoko kideek, herriko ekoizleek eta udal eta landa... (+)
Garoa, jendartea eraldatzeko gune berria Mungia erdian
2026-02-23 | Garazi Zabaleta
2007an sortu zuen Butroi Bizirik elkartea ingurumenaz arduratuta zegoen Mungialdeko herritar talde batek, eta 2013an erantsi zioten "Trantsizioan" hitza izenari. “Rob Hopkins ekintzaile eta idazlea... (+)
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika
2026-02-22 | Garazi Zabaleta
Europa-Mercosur akordioa gauzatzeko arriskua mahai gainean den honetan, Europa berriz ere bidegurutzean da: tokiko elikadura sistemak indartzearen alde egin, edo elikagaiak mundu globalizatuko negozioetarako merkantzia... (+)
Baratzezain izatetik erlezain izatera
2026-02-16 | Garazi Zabaleta
Duela 26 bat urte iritsi ziren Ali Orue zeberioarra eta Edu Brugos laudioarra Zioarraga auzora, Zuiara (Araba). Bizitoki aldaketarekin batera bizitza eta ogibidea aldatzeko gogoz... (+)
Hiritik landa eremurako bizitza aldaketarako, ogia bide
2026-02-09 | Garazi Zabaleta
2012an iritsi ziren Maeztura (Araba) Natxo Beltran de Heredia eta Anna Minguella. “Bartzelonan bizi ginen eta multinazional batentzat egiten genuen lan, baina denbora generaman landa... (+)
gora