Baratzea autobiografia forma bat da

Laborariek bide mozketei eutsiko dietela adierazi du ELB-k, prefetarekin egin bileraren ondotik

ELB eta Confédération Paysanne sindikatuetako ordezkariak Jean-Marie Girier Pirinio Atlantikoetako prefetarekin bildu dira astelehen arratsaldean, Pauen, behiengan eragina duen dermatosi nodularra (DNK) eritasunaren gaineko kudeatze sanitarioaz mintzatzeko. "Egoerak berean jarraitzen duela-eta", sindikatuek A64 autobidea blokatzen jarraituko dute, ELBk adierazi duenez.


2025eko abenduaren 16a
Dozenaka laborari elkartu dira asteburu osoan, Ahurtiko autopistan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Egunak daramatzate protestan nekazariek, Frantziako Gobernuak DNK eritasunaren aurka burutu asmo duen protokoloaren kontra, abeltzainak beharturik leudekeelako ustiategi bateko abelburu guztiak sakrifikatzera positibo bakarra azaleratzen bada. Estrategia "alternatiboa" planteatu dute laborariek, indarrean den politikak ofizioa "sutan eta odoletan" ezartzen duelako.

Hain justu, Frantziako Gobernua astelehenean hasi da eritasunaren aurkako txertoak jartzen, zainketa eremuan lehenik, eta urtarril hastapenean departamendu osoan, Euskal Irratietako kazetari Xarlot Etxeberrik jaso duenez. Astelehenean bertan bildu dira ELB eta Confédération Paysanne sindikatuetako ordezkariak prefetarekin. Erantzunik gabe atera dira, ordea; prefetak entzun dituela azaldu dute, baina erabakia Frantziako Nekazaritza Ministerioaren esku dagoela esan die hark. "Egoerak berean jarraitzen du", dio ELBk plazaratutako oharrak: "Mobilizazioei eutsiko diegu, presioa egiten jarraituko dugu".

Besteren artean, laborariek eskatzen dute positibo bat azaleratzen denean behi guztiak sakrifikatu behar ez izatea, osasun zerbitzuek erabiltzen dituzten metodo intrusiboak etetea, neurri polizial eta errepresiboak etetea, eta abeltzainei eta euren senideei laguntza ekonomiko eta psikologikoa ematea.

Errepide mozketak

Ostiralaz geroztik daude trafiko arazoak Okzitaniako Tolosa eta Baiona artean, eta Frantzia hego-mendebaldeko beste eremu batzuetan, Vinci autobide-konpainiak ohartarazi duenez, nekazarien protestak medio. Astearte goizean jakinarazi du arazoak daudela, adibidez, A64, A63, A9 eta A54 autobideetan, eta gaineratu du beste errepide batzuetan ere blokeoak gerta daitezkeela.

Bero handiagoa eta elur gutxiago, eskiatzaileentzat arrisku berriak
2026-02-22 | Jon Torner Zabala
Elur-jausiek dozenaka eskiatzaile harrapatu dute negu honetan Pirinioetan eta Alpeetan, eta plazaratu dira izotz eta elur geruzen hauskortasunaz hamaika datu. Zientzialariek diote oraindik ez dagoela... (+)
Europako lurren %70 pestizidek kutsaturik daude, 'Nature'-k plazaratutako ikerlanaren arabera
2026-02-03 | Jon Torner Zabala
Orotara 26 herrialdetako ekosistemetan (baso, larre eta laborantza-lurretan) egindako 370 azterketaren emaitzak plazaratu ditu Nature aldizkariak. (+)
Sokamuturrak egin ahal izango dira inauterietan Gipuzkoan
2026-02-03 | Jon Torner Zabala
Bigantxak, sokamuturrak... Inauterietan zezen ikuskizunak antolatu ohi dituzten herrietan –Tolosan eta Azpeitian, kasu–, aurten ere egin ahal izango dituzte horrelakoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.... (+)
A63 autobidea eta Baionako portua blokeatu dituzte, Araban blokeo bat Ertzaintzak eragotzi du
2026-01-12 | Jon Torner Zabala
A63 autobidearen lau eguneko blokeoa amaitutzat eman du A63ko ultrak taldeak, baina Ipar Euskal Herriko laborariek ez dituzte protestak eten. Astelehen goizean Baionako portua blokeatu... (+)
Abere azokak debekatu ditu Jaurlaritzak, dermatosi nodularra dela-eta
2025-12-23 | Jon Torner Zabala
Bi hilabetean, abenduaren 26tik otsailaren 26ra bitartean, abere azokarik ezin izango da egin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzaren aginduz. Helburua da behiengan eragina duen... (+)
gora