Astelehenero 8:00etan zure epostan
Iruzurra titularretan, “ezker” eta eskuin, ez da inor libratzen. Politika ustelkeriarekin lotzen duten berriak tantaz tanta, politikarien ofizioa politikagintzatik urrunegi kokatzen. Tartean, Tubos Reunidos enpresa etorri zaigu titularretara. Berriz ere.
Neure buruari galdetzen diot ea noiz emango duen sindikalgintzak jauzia, eta enpresak berreskuratu eta langileen eskutara pasatzeko apustu irmoa egitera pasa
Hilabeteak daramatzate langileek mobilizaziotan, martxoan hasitako greba mugagabea tartean. Maiatzean etorri ziren enpresaren mugimendu batzuk greba baliogabetzeko eta, segidan, hartzekodunen konkurtsoa. Garaipen gisa bizi izan zen lan erregulazioa bertan behera uzteko administrariaren erabakia. Enpresa oso-osorik saltzeko ahalegina egingo da gainera; “produktu erakargarriagoa”, omen. Neure buruari galdetzen diot ea noiz emango duen sindikalgintzak jauzia, eta enpresak berreskuratu eta langileen eskutara pasatzeko apustu irmoa egitera pasa.
2021era jo behar dugu, baina, azken egunetako titularrak kokatzeko. Urte hartan estatu espainiarreko SEPI erakundeak 112,8 milioi euro inbertitu zituen Tubos Reunidos enpresa erreskatatzeko. Tartean komisio batzuk egon zitezkeela dio Guardia Zibilaren txosten batek, epaitegietatik iritsi zaigun iskanbilaren erdian.
Oinarrizko beharrei heltzea eskatu behar diegu erakunde publikoei, ez soilik industriako hormigoiari. Politika ustela baino, lokatza eta lurrarekin harremanetan dagoen politikagintza behar dugu
Dena den, baliabide publikoak sektore estrategikoetara eta lanpostuak ziurtatzera bideratzeak egonkortasuna eta lasaitasuna ematen digula argi dago. Kontua da nola bideratzen diren baliabideak, kontrolerako ze mekanismo ezartzen ditugun, eta ze sektore diren estrategikoak eta oinarrizkoak. Energia, hezkuntza, osasuna, telekomunikazioa... Eta elikadura? Non daude sektorea bultzatzeko proiektu handiak? Zergatik uzten da sektorearen biziraupena proiektu komunitario eta militantearen esku? Zergatik beste burujabetza batzuen menpeko?
Oinarrizko beharrei heltzea eskatu behar diegu erakunde publikoei, ez soilik industriako hormigoiari. Politika ustela baino, lokatza eta lurrarekin harremanetan dagoen politikagintza behar dugu.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545