Ez da harri gogorrik berakatzez lehuntzen ez denik

Badaude alternatibak


2026ko maiatzaren 13a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Liburuak etxe batetik bestera mugitzen ari gara gurean. Arizmendiarrietari buruzko liburu asko-asko-asko, Lanki Ikertegiaren mordoxka bat... eta, hara! Liburuen artean Joseba Azkarragarenak ere bai! Bere izena irakurrita, 2011ko Auzolan Topaketa-ra joan zait burua, Usurbilera. Ziur zuetako batzuk ere adituko zenutela krisi sistemikoari buruz eman zigun saio aparta. Sistemaren kolapsoaren aurrean bi aukera azaleratu zituen: amildegitik behera joan arte itsu-itsuan segitzea, edo alternatiba integralak garatzea, erro komunitarioetatik abiatuta.

Errekak ez zikintzeko dirutza inbertitu behar izan zuen industriatik ari dira orain energia berriztagarriei buruz hitz egiten, azpiegitura erraldoien beharra aldarrikatzen. Euskal industria intentsiboa, erdigunean. Ertzetan, lurrari lotuta bizi direnen ahots isilduak

Aspaldi ez diot Josebari aditu, baina kolapsotik gertu(ago) egonda ere, gure planteamenduak ez direla funtsean aldatu iruditzen zait. Beno, sikiera kontzientziazioan aurrerapausoak eman ditugu. Jada ez dira soilik lau zoro ekologista  lurraren mugei edota energia fosilekin amaitu beharrari buruz hitz egiten dutenak. Hamarkada gutxitan, gure herrietako ibaien kolorea egunez egun aldatzen ikustetik, tarteka ibaian gora amuarrainak ikustera pasa gara. Eta errekak ez dira bere kabuz garbitu, ezta energia berriztagarria titularretara kasualitatez iritsi ere; mugimendu ekologistaren presioak eta sortutako kontzientziak ekarri gaitu gauden lekura.

Errekak ez zikintzeko dirutza inbertitu behar izan zuen industriatik ari dira orain energia berriztagarriei buruz hitz egiten, azpiegitura erraldoien beharra aldarrikatzen. Euskal industria intentsiboa, erdigunean. Ertzetan, lurrari lotuta bizi direnen ahots isilduak. Diskurtso polarizatuen garai hauetan, gizartearen behar guztiak aditu eta aintzat hartuko dituen bidea marraztea dagokigu.

Burujabetzak eta orekak zainduko dituen eredu mikro-makro-deszentralizatuak badaude, arakatu dira eta posible egin ditzakegu. Soilik elkar entzuten ikasi behar dugu. Biziraute hutsagatik, besterik ez bada ere. 

Berriztagarria da bide bakarra
Grazia egin zidan Israelen eta AEBen artean mundu mailako gas naturalaren hobi nagusia bonbardatzean, bat-batean gerra energetikoan sartu ginela entzuteak. Gerra gehienen oinarrian baliabide naturalen... (+)
Zarataren erdian... noranzkoak
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak... (+)
Iluntasuna argitu beharraz
Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia... (+)
gora