Baratzezaintza ez da ekintza arrazionala

Airearen kalitateak okerrera egin du Hego Euskal Herrian 2025ean

Ekologistak Martxan elkarteak 2025eko airearen kalitateari buruzko txostena aurkeztu du. Ikerketaren arabera, iaz Hego Euskal Herriko milioi bat herritar baino gehiagok jasan zuten Europar Batasunak ezarritako mugen gainetik kutsatutako airea. Kalitatea hobetzeko irtenbidea bakarra "trafiko motorduna murriztea" dela aldarrikatu du.


2026ko ekainaren 23a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Aurreko urteetan airearen kutsadurak beheranzko joera izan zuen, baina iaz berriro egin zuen gora. 2025ean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako airearen kalitatea zertxobait hobetu zen nitrogeno dioxidoa (NO2aintzat hartuta, baina okertu egin zen partikula esekiei (PM10 eta PM2,5) eta ozono troposferikoari dagokionez. Nerbioi Beherean, Donostialdean eta Goiherrinjaso dituzte emaitzik okerrenak. Nafarroari dagokionez, ozono-mailak pandemiaren aurretik baina nabarmen baxuagoak izan ziren, baina PM10 eta PM2,5 partikulek  OMEk gomendatutako balioak gainditu zituzten Iruñerriko estazioak zein Funes eta Tutera erdialdekoek.

Txostenak Europar Batasunak 20230erako ezarritako muga berriak ditu erreferentziatzat, eta datuek gainditu egin dituzte. 2025ean muga horien gainetik kutsatutako aireak EAEko 900.000 pertsonari (biztanleria osoaren %39) eragin zien, eta Nafarroako 370.000ri (biztanleriaren %54). Eragile ekologistak ohartarazi du administrazioek hurrengo hiru urteetan "erronka" hartu behar dituela bere gain, muga berri horiek errespetatzeko.

Zergatia

Kausa argia da: 2025ekoa Espainiako Estatuan 1961etik egon den urterik hezeena izan zen. Udako bero boladek ozono kontzentrazioak handitzen lagundu zuten, baina kalima-gertakariak jaitsi egin ziren. Abuztuko baso-suteen olatuak, bestalde, partikulen kutsadura larriagotzen lagundu zuen. 

Eragina izan zuen, halaber, petrolioaren erretzeak. 2011tik, iaz erre zen petrolio gehien, hegazkinen  eta automobilen erregai kontsumo handiarengatik. Gasaren erabilerari dagokionez, 2019koa baino %17 txikiagoa izan zen, eta iturri berriztagarriek eskari elektrikoaren %57 estali zuten.

Irtenbidea

Airearen kutsadura da ingurumenari loturiko heriotza kausa nagusia. Europako Ingurumen Agentziaren arabera, 2023an Hego Euskal Herrian 1.140 pertsona hil ziren garaiz aurretik, airearen kalitate txarrak beren gaixotasunak larritzearen ondorioz: 900 EAEn, eta 240 Nafarroan. 

Ekologistak Martxanen arabera, trafiko motorduna murriztea da modu bakarra hirietako airearen kalitatea hobetzeko. Horretarako, "oinezkoen eta bizikleten mugikortasun aktiboa" eta "garraio publiko elektrikoa" bultzatzera deitu ditu erakundeak. Beharrezko jo du ere, besteak beste, hegazkinaren erabilera murriztea eta energia aurreztea. 

 

 

Nafarroako Gobernuak alerta aktibatu du sute arriskuagatik
2026-07-07 | Goiatz Iza Erkis
Aste honetarako iragarrita dauden tenperatura altuengatik eta landarediaren lehortearengatik, suteak pizteko arriskua "oso altua" da. Eguzkipeko jarduerak eta suarekin harremana duten ekintzak ekiditea aholkatu du.... (+)
Venezuelan egoera muturrera iristen ari dela ohartarazi du NBEk
2026-07-01 | Goiatz Iza Erkis
Lurrikaren ondoren, janari eta baliabide eskasia dago, osasun zerbitzuak eta ospitaleak gainezka daude eta milaka hiritar lekualdatu behar izan dira eta asko kalean geratu dira.... (+)
Erlojupean ari dira lanean Venezuelan; gutxienez 1.450 hildako eta 3.150 zauritu daude
2026-06-29 | Goiatz Iza Erkis
Suntsituta dago Venezuela; 774 eraikin kolapsatuta daude eta 12.721 familia kaltetuta geratu dira. Hildakoen artean bi euskaldun daude eta hirugarren bat desagertuta dago oraindik. Herrialdeko... (+)
Gutxienez 980 dira Venezuelan lurrikaren ondorioz hildakoak
2026-06-25 | Goiatz Iza Erkis
7,2 eta 7,5 graduko bi lurrikara gertatu dira asteazken arratsaldean Venezuelan. Erreskate lanetan ari dira, baina ziurtatu dute askoz ere zauritu eta hildako gehiago egongo... (+)
Polemiken artean, sokamuturra egin dute Eibarko jaietan
2026-06-22 | Goiatz Iza Erkis
Jendetza bildu da plazan eta gehienbat gazteak izan dira parte hartu dutenak. Sokamuturraren aurka protesta egin dute hogei bat pertsonak, Eibarko Sokamuturra Ez taldeak deituta. (+)
gora