Baratzea da nire irakasle gogokoena

Otsoaren ehiza Hego Euskal Herrian ahalbidetuko lukeen txostena aitzin doa

Espainiako Estatuko erkidego gehienen babesa jaso du otsoaren populazioa "kontserbazioa egoera onean" dagoela dioen txostenak, eta horrek otsoaren ehizari bide emanen dio. Nafarroak txostenaren alde bozkatu du, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa abstenitu egin dira. 


2026ko ekainaren 23a
Otso bat mendian.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ingurumeneko Konferentzia Sektorialak astelehen honetan onartu du 2019-2024 epeari dagokion otso iberikoari buruzko seiurteko txostena. Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak eta Kataluniak testuaren kontra bozkatu dute; Gaztela-Mantxa eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa abstenitu egin dira; gainontzeko erkidego guztiek, Nafarroa barne, alde bozkatu dute.

Dokumentuak ondorioztatzen duenez, otsoaren populazioa “kontserbazio egoera onean” dago Espainian, eta horrek bermatuko du espeziea “kontrolatzea”, eta otsoa berriz ehizatzen hastea. 

Otsoa, kontserbazio egoera onean ala txarrean?

Sara Aagesenek zuzentzen duen Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak, bere aldetik, otsoa "egoera txarrean" dagoela defendatu du txosten alternatibo batean. Erkidegoen txostena "aldebakarreko balorazioa" dela argudiatu du, eta ez datorrela bat Europako Batzordearen irizpide metodologikoekin. Alabaina, ministerioa behartuta dago txosten ofiziala Europako Batzordera bidaltzera, behin betiko onar dezan.

Bertzalde, WWF eta Ecologistas en Acción erakundeek deitoratu egin dute "bozketan irizpide alderdikoiek zientzialarien gainetik jarri izana".

 

Muturreko beroen ondorioz hiltzea ez da istripua, “klase eta gizarte desberdintasun kontua” baizik
Bartzelonako Hiri Ikerketa Institutuaren ikerketaren arabera, bero boladen ondorioz hiltzea klima-aldaketak larriagotzen dituen gizarte desberdintasunen ondorio da. Bertzela erranda, muturreko beroak pertsona gehiago hiltzen du etxebizitza... (+)
Beroaldiak Kantauri isurialdean ozono kutsadura areagotzen duela ohartarazi du Ekologistak Martxan-ek
Taldeak salatu du Eusko Jaurlaritzak legedia “urratzen” duela, ez dielako herritarrei arriskuen berri eman, eta exijitu dio “epe laburreko ekintza planak egitea eta aplikatzea”, trafikoaren... (+)
Hiru kilometroko giza katea osatu dute milaka lagunek Mallorcan, PPk arriskuan jarri duen parke natural bat babesteko
Es Trenc-en bildutako manifestariek proiektu estrategikoak azkartzeko legea bertan behera uzteko eskatu dute. Lege horrek Balear Uharteetako ingurumen-balio handiko zenbait guneren arau aldaketak erraztu litzake,... (+)
Ekainean 207 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian muturreko beroen ondorioz
Uztaileko lehen bortz egunetan bertze 27 pertsona hil dira arrazoi berdinagatik, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eguneroko heriotzak monitorizatzeko duen MoMo sistemaren arabera.  (+)
Hartzaren hedapena eta abeltzaintza estentsiboa “bateraezinak” direla ohartarazi du EHNE Nafarroak
Sindikatuak hartza babesteko politikak berrikustea eskatu du, Ezkarozen eta Ariben bi hartz agertu ondoren. (+)
gora