Otsailean irteten du hartzak leizetik.

Gutxienez 980 dira Venezuelan lurrikaren ondorioz hildakoak

7,2 eta 7,5 graduko bi lurrikara gertatu dira asteazken arratsaldean Venezuelan. Erreskate lanetan ari dira, baina ziurtatu dute askoz ere zauritu eta hildako gehiago egongo direla. La Guaira estatua da kaltetuena, eta oraindik ez dago bertako biktimen daturik. Delcy Rodríguez presidenteak larrialdi egoera ezarri du herrialdean. Hildakoen artean jatorri euskalduneko pertsona bat dago, Alazne Solabarrieta, Bigarren Errepublika garaian Venezuelara ihes egin zuen Ondarroako alkatearen biloba. Ostiral ilunabarreko datu ofizialen arabera, 980 dira hildakoak eta 3.360 zaurituak.


2026ko ekainaren 25a
Bi lurrikara gogorrek Venezuela astindu dute.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Hondamendia Venezuelan. Bi lurrikara gogor izan dira asteazken gauean, 7,2 eta 7,5 gradukoak Richter eskalan.

ElDiario.es komunikabidearen arabera, azken mendean Venezuela astindu duten lurrikara gogorrenetarikoak izan dira. Lurrikarak herrialdeko arratsalderako seiak pasatxo gertatu dira, Euskal Herrian gauerdia zenean. AEBetako Zerbitzu Geologikoaren (USGS) arabera, lehen lurrikara 7,2 gradukoa izan da, eta bigarrena, lehenengotik 39 segundora, 7,5 gradukoa.

Biktimen datuen artean La Guaira estatukoak falta dira, eremurik kaltetuena, herrialdearen iparraldean eta Carasetik 30 kilometrora dagoena. "La Guaira estatua hondamendi eremua da", ziurtatu du Rodríguezek. Ehunka eraikin amildu direla gehitu du. Oraindik ez dago eremu horretako biktimen datu ofizialik. AEBetako Zerbitzu Geologikoak adierazi du %42ko aukera dagoela hildakoak 10.000 eta 100.000 artean izateko. 

Euskaldun jatorriko pertsona bat hildakoen artean

Momentuz baieztatu diren 32 hildako pertsonen arteko bat euskaldu jatorrikoa da: Alazne Solabarrieta, 65 urtekoa eta Bigarren Errepublika garaian Venezuelara ihes egin zuen Ondarroako alkatearen biloba.

Solabarrietaren bikotekidea euskalduna da, Koldo Olalde. Bikoteak bi alaba ditu, Alazne eta Ilargi izenekoak. Olalde zaurituta dago, baina bizirik. Hondakinen artetik atera dute Olalde, Caracasen, bertan hil da Solabarrieta.

Larrialdi egoera

"Une honetan larrialdi egoera ezartzen ari gara", jakinarazi du Rodríguez presidenteak Venezuelako telebista publikotik. Azaldu du herrialdeko osasun publiko eta pribatu guztia aktibatu dutela, batez ere eremu kaltetuenetan, zaurituak artatzeko. Dionisio Cabello Barne ministroak esan du laguntza eta erreskate lanetan ari direla, eta herritarrei eskatu die kalean egoteko, badaezpada. Erreskate lanetan laguntzeko prest agertu dira Amerikako herrialdeak, tartean AEBak.

Gasteizko Udalak 1.500 euroko isuna jarri die greba orokorra antolatu zuten sindikatuei
2026-07-17 | Goiatz Iza Erkis
ELA, LAB, STEILAS, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuek prentsaurrekoa egin dute salatzeko udalak isuna jarri diela, herritarrei grebaren berri kartel eta pankarten bidez ematean "arau hauste larria"... (+)
Nafarroako Gobernuak alerta aktibatu du sute arriskuagatik
2026-07-07 | Goiatz Iza Erkis
Aste honetarako iragarrita dauden tenperatura altuengatik eta landarediaren lehortearengatik, suteak pizteko arriskua "oso altua" da. Eguzkipeko jarduerak eta suarekin harremana duten ekintzak ekiditea aholkatu du.... (+)
Venezuelan egoera muturrera iristen ari dela ohartarazi du NBEk
2026-07-01 | Goiatz Iza Erkis
Lurrikaren ondoren, janari eta baliabide eskasia dago, osasun zerbitzuak eta ospitaleak gainezka daude eta milaka hiritar lekualdatu behar izan dira eta asko kalean geratu dira.... (+)
Erlojupean ari dira lanean Venezuelan; gutxienez 1.450 hildako eta 3.150 zauritu daude
2026-06-29 | Goiatz Iza Erkis
Suntsituta dago Venezuela; 774 eraikin kolapsatuta daude eta 12.721 familia kaltetuta geratu dira. Hildakoen artean bi euskaldun daude eta hirugarren bat desagertuta dago oraindik. Herrialdeko... (+)
Airearen kalitateak okerrera egin du Hego Euskal Herrian 2025ean
2026-06-23 | Goiatz Iza Erkis
Ekologistak Martxan elkarteak 2025eko airearen kalitateari buruzko txostena aurkeztu du. Ikerketaren arabera, iaz Hego Euskal Herriko milioi bat herritar baino gehiagok jasan zuten Europar Batasunak ezarritako mugen... (+)
gora