17: San Anton. sasoian sasoiko, San Antonez ospelak belarritako.

Emakume baserritarra, soroaren eta baserriaren euskarri

Urriaren 15ean landa eremuko emakumeen* nazioarteko eguna da eta ARGIA lau emakumerekin elkartu da, hiru baratzezain eta gaztagile batekin. Urteak daramatzate baserrian lanean, baina aurtengoa bereziki gogorra izaten ari dela adierazi dute, klima aldaketak eta lehorteak kalte zuzenak eragin baitizkiete.


2026ko urriaren 15a
Errenteriako Aparola baserrian lanean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Lau emakume, hiru baserri eta bi ofizio, gaztagintza eta baratzezaintza. Batak gazta egiten du, beste biek tomatea lantzen dute eta, azkenak, besteren artean, aza, porrua eta kalabazina. Emakume baserritarren egoeraz hausnartzeko geratu, baina lurraren egoera azaltzen amaitu dute, lau errealitate izanik ere, denek nabaritu dutelako aurtengo lehortea. 

Aparola baserriko (Errenteria, Gipuzkoa) sukaldea eskuz ontziratutako piperrez beteta dago. Gema Olasagarrek (Hernani, Gipuzkoa, 1959) harro erakutsi ditu. “Piperra jasotzea oso porrokatua da, makurtuta egin behar duzu. Ez duzu inguruko inor ikusiko biltzen, denak migratzaileak dira”. Barazkiz jositako baratze irekia du, baina sagarra biltzea du gustukoen; hori egitetik dator, hain justu. Arratseko zortziak dira, berandu bere errutinarako. 

“Ez dut uste euririk egingo duenik”, esan dio Elisabet Odriozolak (Donostia, 1993) Maddalen Odriozola (Donostia, 1990) ahizpari, goizeko zeru grisari begira. Altzako (Donostia) Pelegriñene baserriko negutegian tomate errenkadak eta errenkadak daude, ez da amaiera ikusten. Sei negutegi dituzte. Maddalenek bezeroekin egotea du gustukoen, eta Elisabetek, berriz, ereindakoa jasotzea, nahiz eta barre artean onartu duen tomatea ez duela oso gustuko. 

Elisabet eta Maddalen Odriozola ahizpak, Altzako Pelegriñene baserrian. Goiatz Iza Erkis / ARGIA CC BY-SA

Gotzone Sestorainen (Leitza, Nafarroa, 1965) ogibidea gaztagintza bada ere, berak ere ez du gustukoen gazta. “Gustatzen zait gazta, baina baratzezaina izango nintzateke. Baratzea izugarri sortzailea da niretzat”. Leitzako Gorritz gaztandegian 330 ardi dituzte eta Idiazabal jatorri izendapeneko gazta egiten dute. Sestorain mintzatu bitartean fresko egiten du kanpoan, ardiak ukuiluan daude eta larreak heze; iluntzear da.

Lehortearen eraginak

Errenteriako Olasagarreren baratzea lehor dago: “Ez dago sagarrik eta babarrunari ere kostatzen ari zaio”. Altzako negutegian ekainean sufritu zuten gehien. “Ekainean izandako beroak min handia egin dio landareari. Ez dugu apenas tomaterik jaso abuztuan, eta jasotakoa, kaxkarra”, azaldu du Elisabetek. Leitzako gaztandegian zikloa aurreratu behar izan dute. “Lehengo zikloarekin jarraituz gero, uztailan ez genuke bazkarik izango. Kanpoan ez zegoen deus”, esan du Sestorainek. 

Gotzone Sestorain, Leitzako Gorritz baserrian. Goiatz Iza Erkis / ARGIA CC BY-SA

Bazka falta dela eta, gaztandegiak kanpotik erosi behar izan du, abeltzain askoren antzera. “Eskari handia zegoenez, prezio oso altuan saldu dute bazka. Erabateko jarduera espekulatiboa izan da”, salatu du leitzarrak. Nekazariek eta abeltzainek hilabeteetan aldarrikatu ostean, Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak emango dituela jakinarazi du. Odriozola ahizpentzat laguntzak “oso eskasak” dira, eta Sestorainentzat, “berandu datorren petatxua”.

Leitzarrak aldarrikatu du “egiturazko aldaketak” egin behar direla, administrazioa sindikatuekin elkartuta eta sektorea “sistematzat” ulertuta. “Hausnartu egin behar da zer egin dezakegun abeltzaintza estentsiboa bermatzeko”.

Kanpoan zein barruan, lana

Olasagarre ezkondu ostean iritsi zen Errenteriako baserrira. Odriozola ahizpak eta Sestorain, berriz, baserrietan bertan hazitakoak dira, baina orain hamar urte hasi ziren baserritar gisa. Ahizpek aitaren lekukoa hartu zuten. Leitzako baserrian, aldiz, amaren pausoak jarraitzen dituzte. “Ama oso artzain ona zen, gaztagilea, eta bere lanaren aldeko apustua egin genuen. Ama bezala, emakume asko izan dira baserri askoren euskarri”, gogoratu du Sestorainek.

Gema Olasagarre, Errenteriako Aparola baserrian. Goiatz Iza Erkis / ARGIA CC BY-SA

Laurek azpimarratu dute emakume baserritarraren irudia ez dela aitortua izan. “Baserriko emakumeak dena ematen du, etxe kanpoan zein barruan egin behar du lan”, adierazi du Olasagarrek. Halere, harro esan dute “pixkana” ikusgarritasuna lortzen ari direla. “Agian beste modu batera egingo dugu edo laguntza eskatuko dugu, baina egingo dugu”, berretsi du Maddalenek.

Luizia Nepalen eta Tibeten: Gutxienez 350 pertsona hil dira eta 1.300 desagertu baino gehiago daude
2026-08-27 | Goiatz Iza Erkis
Asteazken goizaldean jazo da hondamendia, Euskal Herrian arratsaldea zenean. Luiziak suntsitu egin ditu mugako zenbait eskualde. Lokatzarengatik eta hondakinengatik zailtasunak dituzte erreskate lanak egiteko. Desagertuetatik... (+)
Labrazako makrozentral eolikoaren obrak oztopatu dituzte ekintzaile ekologistek
2026-08-17 | Goiatz Iza Erkis
Bi ekologista porlanezko bidoi batera kateatu dira eta Genevilla herriko (Lizarrako merindadea, Nafarroa) errepidea moztu dute ia lau orduz. Hala makrozentral eolikora bidean zen kamioia gelditu... (+)
Lurrikara Kolonbian: gutxienez 265 pertsona hil dira eta 496 desagertu daude
2026-08-13 | Goiatz Iza Erkis
Kolonbiako astelehen goizaldean jazo da. Herrialdeko mendebaldean izan da ezbeharra, Pereira eta Cali hiriak dira kaltetuenak. De la Espriella presidenteak larrialdi egoera ezarri du eta... (+)
Ur kontsumoa murriztu dute Ipar Euskal Herri osoan eta Bizkaiko bi eskualdetan
2026-07-30 | Goiatz Iza Erkis
Lehorteen eta ur eskasiaren ondorioz,  Ipar Euskal Herrian eta Bizkaiko Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetan neurriak hartu behar izan dituzte ur kontsumoa murriztuta. Debekatu egin dituzte,... (+)
Gasteizko Udalak 1.500 euroko isuna jarri die greba orokorra antolatu zuten sindikatuei
2026-07-17 | Goiatz Iza Erkis
ELA, LAB, STEILAS, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuek prentsaurrekoa egin dute salatzeko udalak isuna jarri diela, herritarrei grebaren berri kartel eta pankarten bidez ematean "arau hauste larria"... (+)
gora