Astelehenero 8:00etan zure epostan
Azaroaren 10ean egin zuen lehenengo eskaria, baina ez du erantzunik jaso momentuz, eta saiakera gehiago egingo ditu.
Iturri sindikalek azaldu dutenez, PKF Attest administrari konkurtsalak astelehenean jakinarazi zien Europako Batzordeari bilera eskatu diola SEPIrekin metatutako zorra lantzeko. Azaroaren 10ean egin zuen lehenengo aldiz eta, erantzuna heldu ez dela ikusita, beste bide batzuk abiatu dituzte, batzarra egin dadin.
Izan ere, enpresa estrategikoei kaudimen babesa emateko funts europarrak SEPIren bitartez egindako mailegua izaten ari da oztopo handiena administrazio konkurtsoa bideratzeko, salmenta gauzatzeko eta enpleguaren mantenua bermatzeko.
Gauzak horrela, PKF Attestek azaldu nahi dio Europako Batzordeari zer nolako eragina duen zorrak konpainiaren salerosketan, sortzen dituen oztopoak nola gainditu adosteko.
Zorrak ekarri dituen arazoak konpontzeko ahalegin gehiago daude bidean. Esaterako, Amurrioko (Araba) lantegiko enpresa batzordeko sindikatu guztiek astelehenean adierazi zuten SEPIrekin eta Ogasun Ministerioarekin biltzeko asmoa, bi erakunde horiei azaltzeko euren jarrerak Aiaraldeko enpleguaren mantentzean eragiten duela.
Mugimendu horiek guztiak administrazio konkurtsoaren fase erabakigarriarekin piztu dira. Izan ere, epaileak enpresa juridikoaren likidazioa abiatu du jadanik eta hurbilago dago konpainiaren salmenta egiteko unea.
Oier Bidaurratzaga LABeko ordezkariak Azalera podcastean aipatu zuenez, otsailean amaitu daiteke prozesu osoa. Hortaz, aste garrantzitsuak dira hauek:
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545