Ekaina lur busti, gure aita/ama negarti.

Zer izango gara bihar?


2026ko azaroaren 18a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Sidari antzezlana
Egilea: Kepa Errasti
Zuzendaria: Getari Etxegarai
Aktoreak: Iholdi Beristain, Hodei Arrastoa, Getari Etxegarai, Kepa Errasti
Ekoizpena: Xake Produkzioak
Non: Soreasu antzokian, Azpeitian (Gipuzkoa)
Noiz: azaroaren 8an, Azpeitiko Antzerki Topaketetan

--------------------------------

Jone (Iholdi Beristain) eta Jokin (Hodei Arrastoa) interrailean doaz bikotearen zortzigarren urteurrena ospatzeko. Hala abiatzen da Sidari, trenean. 30 urte inguruko protagonistak ez daude harremanaren unerik onenean eta, bidaian zehar, Jonek egunerokoan grabatzen dituen sarreretan konfesatzen du Jokini esan ahal izan ez diona. Jokinen ilusioa Joneren zalantza da: bera al da bere bizitzako bikotekidea? Eta galdera hori egiteko arrazoirik ez zaio falta, agian.

Halako batean, bidaia hasi eta berehala, erretiratu bikote batekin egingo dute topo: haien bidaia bera egiten ari dira, haiekin batera... ala haien atzetik? Bi bikoteen arteko jokoan egiten du aurrera antzezlanak, tren batetik bestera, bagoi, aulki, eta korridoreetan barrena, hiri batetik bestera Greziako Korfu uharteko Sidarin amaitu arte. Joaquinek (Kepa Errasti), bikote helduko gizonak, behin eta berriz errepikatzen baitu herri horretan dagoen kanala igerian gurutzatu behar dutela gazteek, beraiek aspaldian egin zuten bezala. Juanak (Getari Etxegarai) osatzen du pertsonaien laukotea.

Premisa interesgarria du antzezlanak, bizitzan hartzen ditugun erabakien eta bikote harremanetako dinamika batzuen inguruko esplorazio zoro bat egiteko parada ematen duena. Klixeak ere agertzen dira, baina hala gertatzen da klixeekin: askotan egia direla, edo erraz identifikatzen ditugula norberari jazotzen zaizkionekin. Bikoteen arteko kontuak dira obraren bizkarrezurra, baina, finean, etorkizunak orain eta hemen egiten duen itzalaz ari da: geure burua zalantzan (gehiegi) jartzeaz, maite ditugunekiko zintzotasunaz... Nolakoak izan nahi dugun galdetzen digu obrak: zer den orain axola zaiguna, eta etorkizuna etor dadila, izango baikara, gero ere.

Hamargarren urteurrena ospatzeko egin du obra Xake Produkzioak konpainiak, eta Euskal Antzerki Topaketetan ikusi ahal izan dugu, Azpeitiko Soreasu antzokia ia goraino beteta. Bereziki aipagarria da, batetik, eszenografiaren eta argien diseinua, istorioari ederki laguntzen diona eta, bestetik, pertsonaien lanketa zaindua, aktoreen lan handia eskatu eta erakusten duena, batez ere bi bikoteen arteko ispilu-joko ia ustekabeko baina oso esanguratsua egiten dutenetan. Udazkeneko eguraldi-aldaketek agindutako eztul bakan batzuk entzun dira noizean behin, baina askoz ere sarriago aditu ditugu gainerako ikusleen barreak gureekin nahasian. Izan ere, umoretik asko du obrak, umore fisikotik eta gag-etik, txistetik... eta obraren abiapuntu eta muin den horren korapiloa askatu ahala (ez dezagun gehiegi konta) ikusleek gertatzen ari dena asmatzean sentitzen duten horretan ere bada graziarik. 

Hustutako itsasargi bat turismoari
2021-07-18 | Peru Iparragirre
Ekainaren hasieran zabaldu zuten Santa Klara uharteko (Donostia, Gipuzkoa) itsasargi zaharberrituaren atea. Barruan, Cristina Iglesias artista donostiarraren eskultura: Hondalea. Denbora gutxian agortu ziren artelana ikusi... (+)
Zatitutako herria osatzeko grafitiak
Hondakin arriskutsuen zabortegi bat eraikitzeko proiektuak zatitu zituen Fanzara herri txikiko biztanleak. Ezinikusiak eta etsaitasunak gainditu eta komunitatea osatzen ahalegintzeko sortu zuten Arte Urbanoaren Museo... (+)
gora