Astelehenero 8:00etan zure epostan
Plataformak adierazi du Aiarako aerosorgailuen eraikuntza ukatu eta gero proiektua erabat aldatu dela eta Laudiori soilik eragiten diola. Ondorioz, ez dauka zentzurik Arabako Foru Aldundiak Plan Berezia egiteak.
Hainbat mobilizazioa eta alegazio bilketa egin ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak Feroscaren kontra.
Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak oharra zabaldu du azpimarratzeko Ferosca zentral eolikoaren espedientea eta tramitazioa gelditu behar dutela berehala. Izan ere, taldeak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak proiektuaren aerosorgailu erdiari eraikuntza baimena ukatu eta gero egitasmoak aldaketa nabarmenak izango dituela eta, ondorioz, administrazioak ezin duela aurrera egin, ezer gertatu izan ez balitz bezala.
Plataformaren aburuz, "juridikoki sostengaezina da" eta horren arrazoiak azaldu dituzte: "Zentral eolikoa murriztea, benetako kokapena aldatzea eta udalaz gaindiko izaera desagertzea proiektuaren funtsezko aldaketa dira".
Zentral eolikoaren aerosorgailu kopurua eta eragin eremua murriztu eta gero, proiektuak funtsezko aldaketak izan ditu. Ondorioz, legalki, prozedura berria abiatu beharko litzateke eta Aldundiak Plan Berezia eten, Aiaraldeko Mendiak Biziriken aburuz
Ondorioz, plataformaren iritziz, irizpide legalek bidea markatzen dute: "Legea argia da: proiektu batek lurralde- eta ingurumen-funtsa aldatzen duenean, beste prozedura oso bati ekin behar zaio".
Aiaraldeko Mendiak Biziriken oharrak azpimarratu du Arabako Foru Aldundiak eten behar duela Feroscaren Plan Berezia, orain proiektuak Laudiori baino ez baitio eragiten.
Orain, ordea, udalerri bakarrean eraikiko litzateke zentral eolikoa: "Hasierako diseinuak Laudio eta Aiara hartzen zituen eraginpean, eta horrek justifikatzen zuen Arabako Foru Aldundiak udalaz gaindiko Plan Berezi bat bultzatzea".
Taldeak, halaber, ohartarazi du proiektuaren tramitazioa Laudioko Udalaren esku geratuko litzatekeela eta tokiko erakundeak jadanik adierazi du ez dituela hirigintza arauak betetzen.
Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak oharra idatzi du pasa den astean Eusko Jaurlaritzak Ferosca zentral eolikoaren ingurugiro-inpaktuaren adierazpenari buruz hartutako erabakiaren ostean. Izan ere, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak argi eta garbi adierazi zuen egitasmoko hiru aerosorgailu ezin direla eraiki bioaniztasunean sortu ditzaketen kalteen ondorioz.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545