Elurretan jaio eta izotzetan bataiatu

Larragorriko zentral eolikoa eraikitzeko baimena eman du Eusko Jaurlaritzak eta proiektua gelditzeko eskumena Laudio, Amurrio eta Orozkoko udalen eskuetan geratu da

Green Capital Development enpresak bi urte izango ditu proiektua egikaritzeko, baina aurretik jarduera edota obra udal baimenak eskuratu beharko ditu.


2025eko maiatzaren 13a
Tokiko erakunde eta taldeen artean aurkakotasuna pizten du zentralak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak adierazi du aurretiko baimena eman diola Larragorriko zentral eolikoari. 200 metroko altuera duten bost aerosorgailu instalatu nahi ditu Green Capital Development konpainiak mendietan.

Erakundeak bi urteko epea eman dio enpresari, baina aitortzen du beste instituzioen baimenak ere lortu behar dituela: "Baimen hau obra egiteko beharrezkoak diren baimen, lizentzia eta baimenetatik aparte ematen da, baita aldi bereko xedapen aplikagarrien ondoriozkoetatik aparte ere".

Udalen esku proiektua gelditzea

Horrek esan nahi du Green Capitalek Laudio, Amurrio eta Orozkoko udalen obra eta jarduera baimenak eskuratu beharko dituela. Eusko Jaurlaritzaren aurretiko baimenak jasotzen duenez, hirurek adierazi dute aurkakotasuna arrazoi anitz direla medio: udal-plangintzarekin eta lurraldea antolatzeko tresnekin bateraezintasuna, erakundearen mendeko ondasunei eragindako afekzioak, HAPOk debekatzen dituen etxolen eraikuntza...

Bizkaiko Foru Aldundiko bi sail aurka

Dena dela, tokiko erakundeak ez dira kontrakotasuna azaleratu duten instituzio bakarrak. Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuak, hainbat gogoeta egin ondoren, ondorioztatu du proiektua nabarmen bideraezina dela ingurumen-arrazoiengatik eta, beraz, aurkako txostena plazaratu du.

Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ondarearen Zerbitzuak, aldiz, txosten espezifikoa bidali du, Euskal Autonomia Erkidegoan intereseko hegazti nekrofagoak kudeatzeko planari buruzkoa (BFAren 83/2015 Foru Dekretua). Txosten horretan, parke eolikoak espezie mehatxatuetan (sai zuria, karramarro iberiarra eta miru gorria) duen eraginari buruzko gogoetak egiten ditu, eta ondorioztatu du zaila dela bioaniztasuna babestea eta, aldi berean, proiektu horren aurreko administrazio-baimena ematea.

Aiaraldeko Mendiak Bizirik

Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak (hainbat alegazio sustatu dituen taldeak) harridura adierazi du Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren aurrean. Hain zuzen, ulertezina iruditzen zaio baimena ematea adostasunik ez dagoela jakinda eta egitasmoa bertan behera uzteko ardura udalen esku utzita.

Edonola ere, gaur argitaratutako erabakia aurretik iragarritakoaren jarraipena baino ez da.

Berriztagarrien Sektore Plana

Eusko Jaurlaritzak astelehenean argitaratutako agirian argitutako puntu bat bada Berriztagarrien Sektore Plana. Izan ere, Aiaraldeko Mendiak Bizirik-ek eta hainbat udalek behin eta berriro azpimarratu dute Larragorriko zentrala ez zegoela dokumentu horretan jasota.

Jaurlaritzak aitortzen du proiektua ez dagoela plan horretan; baina, bost aerosorgailu baino ez direnez, ez omen da beharrezkoa eta ohiko prozedura jarraitu behar du.

Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan
2025-04-25 | Aiaraldea
Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du. (+)
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak
2025-03-07 | Aiaraldea
Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte. (+)
Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara
Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan.  (+)
Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen. (+)
Amurrioko Udalak eta Administrazio Batzarrek batera aurkeztu dituzte Solariako energia sortzeko proiektuaren aurkako alegazioak
2024-07-10 | Aiaraldea
Toki-administrazioek zalantzan jarri dute ingurumen-inpaktuaren azterketa, eta ohartarazi dute ingurumenean eragin larria izango duela eta baterako azterketa egin beharko dela etorkizuneko proiektuetarako. (+)
gora