Neguko eguzki txuriaz ez fidatu.

Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025eko urtarrilaren 17a
Zaraobe Institutuko ikasleak 12 hektareako lursailean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Lurgaia Fundazioaren eskutik, 12 hektareako lursaila duen herritar batek pinudia tokiko basoa bilakatzeari ekin diote. Pertsona horrek Lurraldearen Zaintza deituriko akordioa sinatu du Lurgaiarekin eta horren bidez bertoko espezieak landatzen ari dira.

Berez duela urte eta erdi moztu zituzten han zeuden pinuak eta jadanik hasi dira beste zuhaitz batzuekin ordezkatzen.

Hain zuzen, Zaraobe Institutuko ikasleak lanean aritu ziren asteartean, Komunitatearentzako Lanen ikasgaiaren barruan.

Sagarrak talde ekologistaren deialdia

Lursailaren jabea Sagarrak talde ekologistako kidea dela baliatuta, deialdia zabaldu du elkarteak landaketan parte hartzeko, babesteko eta laguntzeko. Berez, Basauritik 09:14ko trenean abiatuko dira Renfeko tren zerbitzuan, hortaz, 09:28ak aldera helduko dira Arrankudiagara.

Geltokitik 3,5 kilometroko ibilbidea izango dute lursaileraino eta bidean solasaldia eskainiko dute.

Berez, izena emateko epea atzo agortu zen -bazkaria prestatuko dute-, baina Sagarrak taldeko telefono zenbakia honako hau da: 613 163 167. Printzipioz, 60 lagunek eman dute jadanik izena.

Deialdi gehiago

Asteburu honetan ez ezik, otsailean eta martxoan ere auzolanak deituko dituzte 12 hektareak berriro landatzeko.

Legalki Ferosca zentral eolikoaren tramitazioa gelditu behar dela azaldu du Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak
Plataformak adierazi du Aiarako aerosorgailuen eraikuntza ukatu eta gero proiektua erabat aldatu dela eta Laudiori soilik eragiten diola. Ondorioz, ez dauka zentzurik Arabako Foru Aldundiak Plan... (+)
Larragorriko zentral eolikoa eraikitzeko baimena eman du Eusko Jaurlaritzak eta proiektua gelditzeko eskumena Laudio, Amurrio eta Orozkoko udalen eskuetan geratu da
Green Capital Development enpresak bi urte izango ditu proiektua egikaritzeko, baina aurretik jarduera edota obra udal baimenak eskuratu beharko ditu. (+)
Energia Berriztagarrien Sektore Planari egindako helegiteen erantzunak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak
Dokumentuak 400 orrialde baino gehiago ditu eta ez ditu aintzat hartu tokiko hainbat erakunderen helegiteak, argudiatuta proiektuak gehiago zehazten direnean aurkeztu behar direla. (+)
Energia berriztagarrien bonbardaketa Aiaraldean; hogei proiektu eoliko eta fotovoltaiko
Arantxa Tapia buru duen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak hainbat proiektu fotovoltaiko eta eoliko eraikitzea aurreikusi du Aiaraldean eta bere asmoek udalen eta administrazio... (+)
Laudioko Lamuza Eskolako umeentzako janaria "ezin dela jan" salatu dute gurasoek
Lamuza Eskolako Guraso Elkarteak eskutitza bidali dio Hezkuntza Saileko Sailburu Jokin Bildarratzi jakinarazteko ikastetxeko umeak kexu direla janariaren kalitate eskasagatik. Gurasoek nabarmendu dute bazkaria Logroñon... (+)
gora