Urtarrileko elur, burdinazko elur.

“Proiektu kolektiboak behar ditugu, nekazaria bakarrik ez sentitzeko”

2016ko azarotik dihardu Joritz Mitxelena Zapirainek Oiartzungo Elika kooperatiban nekazari. Herrian baserriak galtzen ari zirela eta nekazaritzaren egoera kaxkarra zela ikusita, gazte talde bat elkartu eta gaia mugitzen hasi zen. “Udalarekin harremanetan jarri, eta honek lursail bat lehiaketara atera zuen. Elika kooperatiba aurkeztu, eta geroztik lursail horretan ari gara lanean”, azaldu du nekazariak. Urteotako ibilbidean zailtasunak eta gorabeherak izan badituzte ere, egonkortutako proiektua da honezkero Elika. Saskiak egiten dituzte astero, eta horrez gain, tokian bertan nahiz Laboren barazkiak saltzen.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2023ko martxoaren 20a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Mitxelenaz gain, Alva Chavez eta Arantxa Zapirain ari dira nekazari lanetan Elikan, lehen biak jardunaldi osoan eta hirugarrena erdian. Soldata baten truk ari diren langileak hiru horiek badira ere, Mitxelenak azpimarratu du kooperatibako beste kideen ekarpenik gabe zaila izanen zela proiektua mantentzea. “Gu baratzeaz arduratzen gara, baina paper kontuak, diru-laguntzak, fakturak eta horrelakoak kooperatibako beste talde batek egiten ditu”, dio.

Burokrazia eta administrazio lan horiez gain, kooperatibako bolondresek bestelako lanak ere egiten dituzte Elikan. Esaterako, hiru nekazariek asteburuetan libratu ahal izateko, baratzeko lanetarako txandak egiten dituzte. “Azarotik apirilera, asteburuetan ez dugu lanik egiten, baina beste hilabeteetan, gutako batek jai hartu ahal izateko, asteburuero bi kooperatibista datoz lanera”, azaldu du. Bestetik, aipatzekoa da Udalaren partetik proiektuak jaso duen babesa eta laguntza ere. Izan ere, ondoko baserri bati alokatu zion lursaila udalak, ondoren lehiaketara ateratzeko. Elikak proiektua aurkeztu zuen, eta geroztik ari da lursail horretan lanean, alokairu edo urik ordaindu beharrik gabe.

46 barazki saski astero

Garaiko barazki freskoz eta ekologikoz osatutako 46 saski egiten dituzte astero Elikako nekazariek. Lursailean bertan egiten dute banaketa. “Asteartero prestatzen ditugu saskiak, eta erosleak hona datoz jasotzera. Horrela, badute baratzearekin lotura, ikusten dute lan nola egiten dugun…”. Saskia jaso ahal izateko ez da kooperatibista izan beharrik, nahiz eta kasuen gehiengoa, 40 bat kide, horrela diren. %5eko deskontua dute horiek. Bestetik, Labore denda lursailetik oso hurbil dagoenez, bertatik-bertara daramatzate barazkiak, han ere saltzeko.

Oiartzunen elikadura burujabetzaren bidean egiten ari diren lanaren parte da Elika kooperatiba. Hasiera zaila izan bazen ere, lortu dute proiektua egonkortzea, eta urteotako ibilbidearen balorazio oso positiboa egin dute. Areago, momentu honetan herrian dagoen eskaria asetzera ez da iristen kooperatiba, eta aurrera begira, antzeko egitasmo gehiago bultzatzea dute asmo. Horretarako, baina, nekazariak argi du zein den bidea: “Garrantzitsua da horrelako proiektuak kolektibizatzea, karga guztia nekazariaren gain utzi gabe. Proiektuek aurrera egiteko bakarrik ez sentitzea gakoa da, nire ustez”.

Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin
2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin... (+)
Konbutxa eta hartzituak bizibide
2025-04-14 | Garazi Zabaleta
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean... (+)
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera
2025-04-13 | Garazi Zabaleta
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Institutuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak... (+)
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak
2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan... (+)
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian
2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera... (+)
gora