Baratze onenak ere belar txarren bat izan dezake

“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin: Errekauek”, azaldu du Usoa Etxeberria Aranburu zonaldeko merkataritza elkarteko teknikariak. Helburu bera du egitasmoak bi herrietan: denda txikiei eta bertako azokako ekoizleei bultzada ematea, haien produktuak bezeroei etxean jasotzeko aukera emanez.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko martxoaren 31
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Azpeitiako azoka astearte eta ostiral arratsaldetan izan arren, ekoizle asko astearte goizetan joaten zirela ikusten zuten proiektuaren bultzatzaileek, eta herritar askok, lanagatik eta ordutegiagatik arazoak zituela goizez erosketak egitera bertaratzeko. Azokako ekoizleez gain, dena den, herriko denda txikiek ere egitasmoan parte hartzen dute. “Herri bakoitzean baldintza batzuk daude ezarrita, baina finean, denda txikiak dira proiektuan sartzen direnak, tokiko merkataritza esaten diogun hori, auzoko betiko denda”, dio Etxeberriak. Izan ere, erosketak bertako denda txikietan egitera bultzatu nahi ditu herritarrak egitasmoak, haien kontsumo ohituretan eragin nahi du.

Azkoitian proiektua abiatu berria dute, eta momentuz azokako ekoizle bakarrak egin du bat Errekauek proiektuarekin, baina Azpeitian ibilbide luzeagoa izanik, 19 ekoizle dira dagoeneko Enkarguk egitasmoan parte hartzen dutenak. “Lanketa orokorra egin da merkatariekin eta ekoizleekin, formakuntzak katalogoa egiten ikasteko, digitalizazioan sakontzeko… eta ikerketak ere egiten ari gara, kontsumo ohiturak aztertzeari begira”, gehitu du teknikariak. Azkoitian, pixkanaka Azpeitian egin den bidea jorratzea da helburua.

Erosotasunaren bila

Whatsappeko difusio talde bidez funtzionatzen dute bi proiektuek. “Informazioa bidaltzen dugu hortik, esaterako, ekoizle bakoitzak zein barazki eramanen dituen azokara. Formula hori aukeratu dugu erreminta erosoa delako, eta ia mundu guztiak erabiltzen duelako”, azaldu du teknikariak. Denden kasuan, momentuz, garrantzitsua da bezeroek aurretik denda eta bertan eskaintzen diren produktuak ezagutzea, eskaerak egin ahal izateko. “Azpeitian denda batzuek katalogoa egina dute, baina ez denek. Hurrengo asmoa APP bat sortzea litzateke, bertan saltoki eta ekoizle guztien katalogoak egoteko, eta hortik erosketa egiteko”, azaldu du.

Erosketak online egiteko ordu muga bat dute bezeroek, eta hurrengo egunean bertan jasoko dute saskia etxean edo kontsignan. Langile bana dute kontratatuta bi herrietan, banaketa egiteko. “Zerbitzu azkarra da, erosoa, herrikoa eta jasangarria”, azpimarratu du Etxeberriak.

Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin
2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin... (+)
Konbutxa eta hartzituak bizibide
2025-04-14 | Garazi Zabaleta
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean... (+)
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera
2025-04-13 | Garazi Zabaleta
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Institutuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak... (+)
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak
2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan... (+)
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak
2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen... (+)
gora