Onddo urtea, elur urtea

Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin

Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza mundua zailtzen ari zen han idorteagatik, otsoaren arazoagatik eta beste zenbait arrazoirengatik”, azaldu du Saint-Laurentek. Aurreko faktoreei Euskal Herrira itzultzeko gogoa ere batu zitzaien, eta horrela erabaki zuten Proventza atzean utzi eta abereak hartuta Landibarren alokairuan hartu zuten Oihanartia etxaldera mugitzea. 2024ko buruilan etorri ziren gurera.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko apirilaren 28a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Alpeetan hamar urte inguru egin zituen bikoteak alokairuan, eta horrek mugitzeko askatasuna ematen ziela azaldu du proiektuko kideak. “Hemen ere alokatzeko zerbait xerkatzen hasi ginen, entsegu bat egiteko, eta ikusteko gure etxaldeak Euskal Herrian ze martxa duen”. Etxaldearen jabeak eraikinaren sabaia berritu zuen eta bertan bizi dira Saint-Laurent eta Guibert. “Hemen berean bizitzeko parada izatea biziki ona da guretzat. Guk ekipatu dugu etxaldea, jezteko makina eta halakoak jarri, baina gainerakoa bazegoen hor eta alokatzen dugunez, ez da halako lana izan hona etortzea”, gehitu du.
Merinos d’Arles arrazako ardiak kenduta, aurreko etxaldean zituzten abere guztiak ekarri dituzte Euskal Herrira: 150 ardi burubeltz, hogei bat pirenaika ahuntz, hamar bat highland behi, beste hainbeste zerri eta pottokak. “Etxalde ttipia gara, Alpeetan ere horrela ginen, eta gure sistema zinez mendian oinarritzen da, mendi eta larreak beharrezkoak ditugu”, dio laborariak. Laborantza biologikoan ari dira Oihanartiako kideak, eta Idoki sormarkan ere sartu dira. “Guretzat zinez ebidentea zen ingurumenaren babesari buruzko galdera berpentsatzea”, gehitu du.

Haragia eta esnekia zuzeneko salmenta bidez

Ardi esnearekin gasna, gaztanbera eta jogurta egiten dituzte Oihanartian, eta hori da gaur egun ekoizpenaren zatirik garrantzitsuena. Axurikia, pittika, idikia eta txerrikia ere saltzen dituzte, dena den. “Gasnategi ttipia dugu etxaldean, eta hor bertan saltzen dugu gure produktua, edo bestela merkatuetan eta ekoizle dendetan”, azaldu du Saint-Laurentek.

Ekoizpenaz gain, Euskal Herriko hainbat laborari mugimendutan inplikatu dira ekoizleak, esaterako, ELB sindikatuan, Biharko Lurraren Elkartean eta Euskal Herriko Etxe Ekoizleen elkartean, baina baita bertako arrazen alde lan egiten duten hainbat elkartetan ere: Burubeltza elkartean, Ahuntz Pirenaikan eta bertako pottoka sustengatzeko elkartean, esaterako. “Ontsa da haiekin guztiekin lan egitea eta arraza horien sustengatzea, balorizatzea eta ezagutaraztea, horretan engaiatuak gara”, amaitu du.

Baratzegintza agroekologikoa, garapen pertsonal eta sozialerako
2026-03-09 | Garazi Zabaleta
Iruñeko Aranzadi parkean, Arga ibaiaren ondoko baratze gunean du proiektua Elkarkide fundazioak. Zentro okupazional gisa funtzionatzen du baratzeak, eta buruko gaixotasunak dituzten pertsonek egiten dute... (+)
Haragi-zirkuitu propioa sortzeko proiektua martxan
2026-03-02 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe prozesuaren baitan, herriko haragi-zirkuitu propioa martxan jartzeko lanean aritu dira azken urteetan Elikadura Mahaitik. Labore Oarsoko kideek, herriko ekoizleek eta udal eta landa... (+)
Garoa, jendartea eraldatzeko gune berria Mungia erdian
2026-02-23 | Garazi Zabaleta
2007an sortu zuen Butroi Bizirik elkartea ingurumenaz arduratuta zegoen Mungialdeko herritar talde batek, eta 2013an erantsi zioten "Trantsizioan" hitza izenari. “Rob Hopkins ekintzaile eta idazlea... (+)
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika
2026-02-22 | Garazi Zabaleta
Europa-Mercosur akordioa gauzatzeko arriskua mahai gainean den honetan, Europa berriz ere bidegurutzean da: tokiko elikadura sistemak indartzearen alde egin, edo elikagaiak mundu globalizatuko negozioetarako merkantzia... (+)
Baratzezain izatetik erlezain izatera
2026-02-16 | Garazi Zabaleta
Duela 26 bat urte iritsi ziren Ali Orue zeberioarra eta Edu Brugos laudioarra Zioarraga auzora, Zuiara (Araba). Bizitoki aldaketarekin batera bizitza eta ogibidea aldatzeko gogoz... (+)
gora