Oteak martxoan lore, ez da faltako eri eta dolore.

Munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da Europa 2024an

Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan. 


2025eko apirilaren 16a
2024ko irailean Errumanian uholdeak izan ziren.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Corpenicusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak (MME) urtero publikatzen duten Nola dagoen klima Europan txostenean adierazi bezala, 2024a inoizko urterik beroena izan zen; urte hasierako lehenengo txostenetan jasotakoa  berretsita. Aldaketa klimatikoaren ondorioak argiak direla diote: "1980az geroztik, Europa munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da, eta berotze azkarreko kontinentea bihurtu da", berotzea Artikoaren ondorioz dela diote, berotze azkarreko eskualdetzat jotzen baitute. 

Muturreko fenomenoen ugaritasunaz ohartarazi dute: euriteek uholde "katastrofikoak" eragin dituzte, eta gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan dira horren ondorioz. Bero boladak gero eta sarriagoak eta gogorragoak dira, eta gutxienez 42.000 pertsona kaltetu zituzten suteek. Horrek guztiak energia kontsumoa igotzea ere eragin dute. 

Alde nabarmena ekialde eta mendebaldearen artean 

Ekialdeko eremuak, oro har, eguzkitsuak eta beroak izan ziren, eta mendebaldeko eremuak, berriz, lainotsuagoak eta hezeagoak.

Ikerketak erakutsi du Europa osoan tenperaturak gora egin baduela ere, Europa Ekialdeko baldintzek bultzatu dutela joera hori. Eremu horretan, bero tenperatura errekorrak eta Europako bataz bestekoa baino tenperatura altuagoak erregistratu baitziren. 

Mendebaldean izandako urtea aldiz, 1950tik hamar urte hezeenetako bat da. Eragina nabaria izan zen ibaietan, udaberrian zein udazkenean ur emari handienak neurtu baitziren. Ekialdeak ostera, ibai emari txikiagoak erregistratu zituen. 

Uholdeak eta bero boladak 

Uholde arriskuak gehien handitu diren eskualdeen arten ageri da Europa. Ibaien %30ak uholde-atalase "altua" gainditu zuten eta %12ak uholde-atalase "larria". Uholdeak izan zituzten ibaiak, kopuru aldetik, 2013tik handienak izan ziren, eta 32 urtetan bosgarren handienak.  

Beroari dagokionez, "bero handiko estres" egunen eta gau tropikalen kopuruak hazi egin ziren iaz. Ekainaren 1etik Irailaren 5eraino dauden 95 egunetatik, 43tan bero boladan izan ziren Europan. Halaber, azken hamabi urteetako udarik lehorrena erregistratu zen "lehorte-indizearen" arabera. 

Klima-adierazleen joerak

Itsasoko azaleko tenperaturak 80ko hamarkadaz geroztik hazkundea izan zuen: mundu osoko urak +0,6 ° C; Europako urak +1.0 °C eta  Mediterraneoko itsasoak +1,3 ºC. Tenperaturari dagokionez, industria aurrearekin alderatuz izandako hazkundea ondokoa da: mundu mailan, 1,3 ºC Europan 2,4 ºC eta Artikoan 3,3 ºC. 

Itsas mailak 1999 urteaz geroztik, hurrengoko hazkundea izan du: mundu mailan +3,7 mm eta Europan +2-4 mm. Glaziar kopurua 1976tik jaitsiera nabarmena izan du: mundu mailan -9200 km³ eta Europan -915 km³. Azkenik, 1970tik izotz azaleraren galera beste hau izan da:  Groenlandian -6776 km3 eta Antartikan-5253 km3.

Patronalari absentismoaren "iruzurra" aurpegiratu eta lan istripuak prebenitzeko eskatu diote Hego Euskal Herriko sindikatuek
Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k,... (+)
Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren... (+)
50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15... (+)
Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan 'Subflubiala Ez!'
Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik... (+)
Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik... (+)
gora