Astelehenero 8:00etan zure epostan
Arlo juridikoa izango du erdigunean ekainaren 19an Azpeitian (Gipuzkoa) egingo den Udako Euskal Unibertsitatearen Lurra, legea eta elikadura. Nekazaritza eta elikadura-sistema ikuspegi juridikotik politika publikoetan jardunaldiak. Nekazaritza eta elikadura sistemetako marko juridikoa azalduko dute, ikuspegi kritiko eta eraldatzailetik, ikusteko politika publikoetan ze aukera eta erronka dauden elikadura burujabetza, agroekologia eta tokiko proiektuak garatzeko.
Elika kooperatiba, Oiartzunen (Gipuzkoa).
Ekainaren 19an Azpeitiko (Gipuzkoa) Elikagunean izango da UEUren jardunaldia, 9:00tatik 17:30etara. Hemen dago izena emateko aukera.
Antolatzaileen ustez, "askotan, lege-esparrua oztopo gisa bizi da agroekologiarentzat, elikadura-burujabetzarentzat edo tokiko proiektu txikientzat. Beste batzuetan, ordea, aukera eta tresna ere izan daiteke eraldaketa sozialerako".
Sei hitzalditan jorratuko dute gaia: Lurraren kudeaketa publikoa EHan: marko juridikoa eta aukerak tokiko erakundeentzat izenburupean solastuko dira Patxi Iriart EHLGko kidea eta Maribi Joaristi Oiartzungo (Gipuzkoa) Udaleko idazkaria. Ondoren, lurraren kudeaketa publikoa eraldaketarako nola erabili daitekeen azalduko dute euren esperientziatik Marinaleda eta Tantai Kooperatibako kideek.
Nekazarien lan baldintzak ere mintzagai izango dituzte, bi mahai-ingurutan: batetik, Europako Nekazaritza Politika Bateratua aztertuko dute Joseba Andoni Terreros Jaurlaritzako Landa Garapeneko zuzendariak eta Ainhoa Lete Bergarako (Gipuzkoa) alkateordeak. Eta, bestetik, Menorcako eta Oiartzungo (Gipuzkoa) esperientziak ezagutzera emango dituzte Vicenç Tur Menorcako herri bateko udal idazkariak eta Elika kooperatibako Iker Sarriegi kideak.
Bertan bazkaltzeko aukera egongo da, eta bazkalostean bi lantegi egingo dituzte: Nola elikatu gure herriak agroekologiatik eta politika publikoen esparrutik? galderari erantzungo diote lehenengoan, eta Lurra eta Lana zehazten elikadura-estrategia herrikoietan gaia aztertuko dute eguna ixteko.
Hainbat eragilek elkarlanean antolatu dute jardunaldi hau: UEU, EHU-Gezki, Biolur, Landaola eta Ekintzakoop. Mirene Begiristain da koordinatzailea.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545