Astelehenero 8:00etan zure epostan
Elkarrekin Podemosek, EH Bilduk eta EAJk eskatuta, ezohiko osoko bilkura eginen dute ortzegunean, sokamuturra berreskuratu ala ez erabakitzeko.
Astelehen karnabalean egin ohi da sokamuturra Tolosan.
Eibarren (Gipuzkoa) hamar urtean sokamuturrik gabe egon ostean, herriko alkate Jon Iraolak (PSE) alde bakarrez erabaki du berreskuratzea, eta sanjoanetako egitarauan sartu du; ekainaren 21, 24 eta 25ean. Erabakiak harrabotsa sortu du herrian, eta animalien aldeko kolektiboek sokamuturra bertan behera uzteko mozioa erregistratu dute, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta EAJren babesarekin. Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk sokamuturra baztertu dute, eta EAJk (PSEren udal bazkidea) eztabaidatzea eskatu du. Hala, oposizioko hiru alderdiek ezohiko osoko bilkura deitu dute ortzegunerako.
40 bat elkartek, tartean Animalien Babeserako Euskal Federazioak, Katubeltzek, Sokamuturrik ezek edo Gipuzkoa Antitaurinak, Eibarren sokamuturra berreskuratzearen aurkako jarrera agertu dute. Talde horien ustez, sokamuturra berreskuratzeak “animalien ongizatean atzera egitea eta plaza publikoan tratu txarrak normalizatzea" ekarriko luke.
Halaber, dei egin dute asteartean, 19:00etan, Untzaga plazan eginen duten elkarretaratzean parte hartzeko. Bertze kuadrilla talde batek ere sokamuturraren aldeko manifestazioa deitu du.
Sokamuturra jai egitarauetan txertatzeari buruzko eztabaida ez da berria. Gipuzkoako zenbait herrik dagoeneko sokamuturra debekatzeko pausoa emana dute. Eibarko Udalak, erraterako, duela bi legealdi onartu zuen sokamuturra ez egitea. Era berean, Eibarren zezenketarik ez antolatzea eta zezen-plazari kirol erabilera ematea adostu zuten.
Bertze herri batzuetan, berriz, sokamuturrak errotuta segitzen du; hala nola, Azpeitian, Tolosan, Hernanin, Elgoibarren, Mutrikun, Pasai Donibanen eta Oñatin.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545