Apiril biribil, egun erein bihar hil.

Euskal Herriko edarigile txikien topagunea Azkaraten

Historia handiko etxea da Azkarateko (Nafarroa Beherea) Harizpea. “Etxe biziki polita da, herriko plazaren ondoan dena, eta erraten da herriko lehen etxea dela”, azaldu du Laura Irigaray Herriko Etxeko kideak. Horrelako eraikin askorekin gertatu ohi den bezala, historikoki aberatsen etxea izan da, eta 2002an eraikina enkantean atera zenean, espekulazioaren kontrako mobilizazio handiak sortu ziren, eta horren ondorioz, Herriko Etxeak erosteko eta herriari zabaltzeko aukera izan zuen. “Behin erosketa eginda, Tequio kooperatibarekin elkarlanean hasi ginen gogoetatzen, galdeketak egiten, Euskal Herrian zeren beharra zegoen ikusteko, eta ohartu ginen edarigileek elkartzeko eta saretzeko leku baten beharra zutela”, azaldu du Irigarayk.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko ekainaren 15a
Hartziduraren Besta egin zuten Azkaraten (Nafarroa Beherea), maiatzaren 17an.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Harizpea Edabeen Etxea izena hartu du eraikinak, eta Azkarateko Herriko Etxeaz eta Tequioz gain, Euskal Herri osoko hainbat proiektu ari dira egitasmoa bultzatzen: Markina-Xemeingo (Bizkaia) Leartiker, Deikazteluko (Nafarroa) Biosasun oliba edari ekoizlea, sagardogintzan diharduen Lekarozko (Nafarroa) Eztibeltza kooperatiba eta Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) Hartzi hartzituen proiektua, besteak beste. “Bilkuretan jende anitz elkartzen da eta giro oso polita sortu da, sumatzen da bazegoela elkargune baterako gogoa”, gehitu du Irigarayk. Egitasmoaren bultzatzaile nagusiez gain, guztira 20-30 bat edari ekoizle dira interesa erakutsi dutenak eta bilkuretan parte hartzen ari direnak.

“Denak dira ekoizpen oso ttipiak edo artisauak, eta mota askotako edariak egiten dituzte”. Edariez hitz egitean ardoa eta sagardoa datozkigu burura batik bat, baina edari aniztasun handia dago proiektuan: kafegileak, txakolin ekoizleak, garagardogileak, konbutxa eta bestelako edari hartzituen ekoizleak… “Proiektua abiatu berri da, orain Tequiok segituko du kudeaketarekin, finantziazioa bilatzen eta juridikoki egitasmoak zein forma hartu dezakeen aztertzen”. Momentuz, bilkuretan parte hartzen ari diren ekoizleen artean hainbat lantalde sortu dituzte, lanean segitzeko eta hurrengo urteetan eman beharreko pausoak definitzeko.

Hartziduraren Besta

Aurrera begirako ideia eta proposamen asko dituzte esku artean Edabeen Etxeko bultzatzaileek: edarien erakustokia sortzea, salmenta gunea jartzea, tresnak eta jakintzak partekatzeko toki bat prestatzea, formazioetarako aukera duten gelak egitea, sukaldea martxan jartzea… “Orain taldeek definituko dute zer behar den, eta zer egiten ahal den eraikinean elkarrekin, eta horretarako finantzaketa bilatu beharko da”, dio Irigarayk.

Dena dela, badira babes zabala jaso duten zenbait asmo, martxan jartzea aurreikusten dutenak: hartzidurak egiteko inkubagailua jartzea, adibidez. “Hartzidura anitz bada gure edarietan, eta hori bada landu nahi den gaia, horregatik ekarri genuen maiatzaren 17an Hartziduraren Besta Azkaratera”, adierazi du.

Bertako produktu ekologikoek postua dute Laudioko azoka berrituan
2026-07-05 | Garazi Zabaleta
2024an sortu zuten Laudion (Araba) Ekin ta Eko proiektua, Aiaraldeko eskualdean elikagaien ekoizpenean eta produktu ekologikoen eta hurbilekoen kontsumoan zegoen hutsuneari erantzuna emateko asmoz. “Hasierako... (+)
Baratzeko eta inguruko landareekin egindako kosmetika artisaua
2026-06-28 | Garazi Zabaleta
Antzerkiaren eta ikuskizunen munduan ari zen lanean Karolina Peños pandemiak bete-betean harrapatu gintuenean. “Kimikako goi mailako zikloa egina nuen, pandemian lanik gabe gelditu nintzenean baserrian... (+)
Pottokaren kontserbaziorako errentagarritasun bila
2026-06-22 | Garazi Zabaleta
Bertako zaldi arraza kontserbatzeko eta bultzatzeko helburuz, apirilean martxan jarri dute Pausoka proiektua Sakanako (Nafarroa) Garapen Agentziak, Pottoka Lagun elkarteak eta Kalaska hiltegi eta zatitze... (+)
Gatzari lotutako historia ospatzeko festa Jaitzen
2026-06-08 | Garazi Zabaleta
Lizarraldean (Nafarroa) dago Jaitz herria, gazteleraz Salinas de Oro gisa ezaguna dena. Gaztelerazko izenak tokiaren izana ere ongi adierazten du, kasu honetan. “Erromatarren garaia baino... (+)
Nola indartu bertako elikadura sistemak tokiko politika publikoetatik?
2026-05-29 | Garazi Zabaleta
Badira urte batzuk Cederna Garalur landa garapenerako elkarteak Nafarroako Mendialdean Elikadura Dinamizatzaile lanpostua sortu zuela, tokiko elikadura sistemak eta ekoizpena indartzeko. Hainbat ekimen eta lan-lerro... (+)
gora