Astelehenero 8:00etan zure epostan
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu Errioxan lan-esplotazio talde bat osatzeagatik. Nafarroako Erriberako lurretan lan eginarazten zien biktimei, baldintza oso kaxkarretan, eta haietako bat autoz harrapatuta hil zen. Nafarroako upategi bat eta enpresari bat ere ikertzen ari dira, sarean parte hartzeagatik.
Guardia Zibilak utzitako bideo irudietan, langileetako batek lo egiten zuen tokia.
Errioxako Rincon del Olivedo herrian, Nafarroarekin mugan, zortzi lagun aurkitu ditu Guardia Zibilak baldintza tamalgarritan bizitzen hainbat etxebizitzatan, lan-esplotazio sare baten aurka egindako operazioan. Agenteek bost pertsona atxilotu dituzte operazio berean, denak familia berekoak, eta "giza trafikoan" aritzea eta "talde kriminala" osatzea egotzi die.
Lan-esklabotzara derrigortutako biktimak 40 eta 74 urte artean dituzte, jatorriz portugaladarrak dira eta, Guardia Zibilak zabaldutako oharraren arabera, talde horrek euren "autonomia anulatzen" zuen eta "merkantzia" gisa erabiltzen zituen. 12 eta 16 orduko landaldietara derrigortzen zituzten astelehenetik igandera, eta edozein unetan edozein lan egitera (mahastien kimaketa, banaketak, eraikuntza...), ordua 4 euro besterik ez ordainduta. Zenbaiten kasuan, ez zuten soldatarik jaso urte luzetan.
Langileek etxebizitza oso prekariotan egiten zuten lo, eta egoera txarrean zegoen haragia ematen zieten jateko. Gainera, esplotatzaileek jipoiak ematen zizkieten eta alkohola ere eskaintzen zieten, "kontrolerako eta isolamendu sozialerako mekanismo bezala", dio oharrak.
Langileek etxebizitza oso prekariotan egiten zuten lo, eta egoera txarrean zegoen haragia ematen zieten jateko. Gainera, esplotatzaileek jipoiak ematen zizkieten eta alkohola ere eskaintzen zieten, "kontrolerako eta isolamendu sozialerako mekanismo bezala"
Heriotza bat tarteko
Otsailaren 8an Calahorrako (Errioxa, Espainiako Estatua) Tejerias poligonoan pertsona bat hil zen gutxienez hiru autok harrapatuta.
Guardia Zibilak baieztatu duenez, orain jakin dute sare horrek esplotaturiko langileetako bat zela hildakoa: bere esplotatzaileei aurre egin eta ihes egin zuenean harrapatu zuten autoek, dirudienez errepidean modu arraroan zegoela.
Nafarroako Erriberako hariak
Agenteek atxilotuen etxebizitzetan luxuzko auto ugari atzeman dituzte, milaka euro balio duten bitxiak ere bai, eta jakinarazi dutenez, 2022tik 2,5 milioi euro ingresatu dituzte banku-kontuan "nekazaritza-lan" kontzeptupean.
Nafarroako upategi bat eta enpresari bat leudeke nahasita. Zehazki, enpresa horrek 569.000 euro ordaindu zituen esklabistek Nafarroako Erriberan eskainitako "zerbitzuengatik"
Azken hari-mutur horretatik tiraka, ikertzen ari dira zeinek ateratzen zion etekina esplotazio-sareari eta, zabaldu dutenez, Nafarroako upategi bat eta enpresari bat leudeke nahasita. Zehazki, enpresa horrek 569.000 euro ordaindu zituen esklabistek Nafarroako Erriberan eskainitako "zerbitzuengatik".
Ikerketa burutzen ari den Calahorrako Polizia Judizialaren arabera, "kasu askotan bezero horiek guztiz kontziente ziren langileek jasaten zuten prekarietateaz".
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545