Asteroko buletina
Otsaileko elurra, egurra

Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko eta animaliak. Debeku, muga eta neurriak, udalerri bakoitzak bereak.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2024ko abenduaren 31

Udalerri bakoitzeko ordenantzaren arabera, ezberdina da piroteknia modu pribatuan erabiltzeko muga. Adibidez, Gasteizen abenduaren 31tik urtarrilaren 1erako gauean, 00:00etatik 00:15 arte (hamabost minutuz) baimendu da horien erabilera, urte berria ospatzeko; Donostian eta Iruñean, debekatuta daude espazio publikoan; eta Bilbon, pirotekniarik ez erabiltzeko gomendioa egin du Udalak, baina ez dago debekatuta. Norbere herrian, ziur batek baino gehiagok ez dakiela muga eta debekua zenbaterainokoa den, baina gauza bat ziurra da: gauean mota guztietako etxafuego eta eztandak entzun eta ikusiko ditugu nonahi, aurreko urteetako joerari jarraiki.

Pediatrek behin baino gehiagotan adierazi dute: petardoak eta gisakoak erabiltzen dituzten asko haurrak dira, sarri ez dituzte ongi erabiltzen, edo akastun petardoak dira, eta erredurekin bukatzen du batek baino gehiagok, eskuetan, buruan, lepoan edota begietan. Lata eta botiletan petardoa sartu eta eztandarazteak –hortik sorturiko metrailak– eragindako albo-ondorioez ohartarazi izan dute, baita “Petardoa Eskuan” deituriko lesioaren inguruan ere: alegia, petardoa eskuan lehertzen denean, ez delako garaiz askatu.

Bilboko suhiltzaileek gogoratu dute urtez urte esku-hartze ugari egin behar izaten dituztela Urtezahar gauean, eta zentzuz jokatzeko eskatu dute –jende asko dagoen tokietan pirotekniarik ez erabiltzeko, pertsona eta animalietatik gertu halakorik ez botatzeko, leku itxietan eta berdeguneetan ez erabiltzeko…–, baina gomendio horietako batzuk ez direla betetzen ziurtatu dezake edonork. Are, Donostiako suhiltzaile zerbitzuaren ofizialak dio pirotekniarik ez erabiltzeko, baina erabiltzekotan, aholku bitxia eman du: "Sua itzaltzeko elementuak gainean eramatea, esaterako su-itzalgailu bat".

Iaz, Errenterian, suziri batek sutea eragin zuen etxe batean.

Pediatrek behin baino gehiagotan adierazi dute: sarri haurrek ez dituzte petardoak ongi erabiltzen, edo akastun petardoak dira, eta erredurekin bukatzen du batek baino gehiagok

Zarataren biktimak

Haur oso txikiek, adinekoek edota hotsekiko sentsibilitate handia duten pertsonek, hala nola espektro autistaren nahasmendua dutenetako batzuek, asko sufritu dezakete gau horretan sortzen den harrabotsa, antsietatea edota beldurra tarteko. Txakurren (eta beste animalia batzuen) jabeei ere maiz entzun diegu, zenbat sufritzen duten euren maskotek halako gauetan. Albaitarien esanetan, txakurrek duten entzumen-sistema gizakiena baino askoz ere zorrotzagoa da, hotsak intentsitate handiagoz bizi dituzte, eta horrek takikardia, hiperbentilazioa, dardarak, ihes egin nahia… eragin diezaieke.

Ingurumenaren eta kutsaduraren ikuspegitik ere, askok ez du gustuko tradizio hau. Horregatik, batzuentzat ospakizun eta algara iturri diren bitartean, bengala eta enparauen erabilerarekin kritiko direnek debeku eta neurri zorrotzagoak eskatzen dituzte.

"Eskolako jangela orduetan gauza asko gertatzen da, ez da bakarrik jateko leku bat"
Bi ordu edo bi ordu eta erdiz haur eta gazte andana hartzen ditu jantokiaren tarteak eskoletan. Jateko, jolasteko eta elkarbizitzeko espazio horretan jantokiko arduradunak esku... (+)
Valentziako presidentearen aurkako salaketa jarri dute, eta haren dimisioa eskatu
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa... (+)
Zaintza beharrean, kontrola lehenesten duen arkitektura dugu eskoletan
Ikastetxetako patioen eraldaketak ugaritzen ari diren arren, oraindik eraikin zaharkituak eta azpiegitura zurrunak dira nagusi hezkuntzan (barruko nahiz kanpoko espazioetan), gustura ikasi, mugitu eta harremanak... (+)
Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak
Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko... (+)
Mugikortasun arazoak dituzten haurrekin baso-eskolara: beldurrak eta mugak gainditzen
Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora