Baratzezaintzak eta sukaldaritzak hainbeste jakintza barneratzen dituzte. Matematika, kimika, irakurketa, historia…

Hiritik landa eremurako bizitza aldaketarako, ogia bide

2012an iritsi ziren Maeztura (Araba) Natxo Beltran de Heredia eta Anna Minguella. “Bartzelonan bizi ginen eta multinazional batentzat egiten genuen lan, baina denbora generaman landa eremura aldatzeko eta eskuekin lan egiten hasteko gogoz”, azaldu du Beltran de Herediak. Araban bizi zen lagun bat ogiarekin zerbait egitekotan zela eta, berarekin hastea planteatu zien, eta proposamena hartzea erabaki zuten. “Baratzea egiten hasi ginen, oiloak ere bagenituen eta ogia egiten genuen”, gogoratu ditu hastapenak. Urtebete zeramatzatenean erabaki zuten batez ere ogian zentratzea. 2014an lagunak proiektua utzi zuen eta bikotea gelditu zen proiektuan. Azazetan jarri zuten martxan lehen obratzailea.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko otsailaren 09a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Hastapenetik Bionekazaritza elkartearekin eta inguruko ekoizle agroekologikoekin harreman estua izan zuten Mendialdeko Ogia proiektuko kideek. “Guretzat oso garrantzitsua zen saretuta egotea, elkar laguntzea, txikien arteko sinergiak sortzea”, diote. Azazeta herrian jarri zuten lehen obratzailea martxan, eta agrodenda txiki bat ere ireki zuten, haien ogiaz gain inguruko beste ekoizleen produktuak saltzeko. Azazetako bost urteak ikasketa prozesua izan zirela diote, eta pixkanaka ogiaren munduan sakontzeko eta bezeroen sarea indartzeko balio izan zien. “2018an oinarri nahikoa bagenuela sumatzen genuen, inbertsio handixeagoa egitea erabaki eta Maeztun eraiki genuen obratzaile handiagoa”. Azpimarratu du pixkanaka, koskaz koska egindako bidea izan dela.

Gaur egun, zazpi langile dira proiektuan, eta ogi eta gozogintza ekologikoa egiten dute aste osoan. “Hainbat ogi mota egiten ditugu, betikoak bai, baina egunero saiatzen gara hemengo gari barietate zaharrekin egindako mota bereziagoren bat eskaintzen”. Zigilu ekologikoarekin ari dira, eta beraz, erabiltzen dituzten irin guztiak zertifikatuak dira, eta ahal den neurrian, ahalik eta hurbilenetik eskuratzen saiatzen dira. “Zazpi lagunek honetatik bizi ahal izateko, ogi bereziagoez gain, betiko bagettak ere egiten ditugu. Pentsatzen genuen ez genuela hori eginen, baina ohartu gara herriko jende askok hori eskatzen duela, eta ez dugu elite batentzat ekoitzi nahi, gure herriko okinak ere izan nahi dugu”. Ekoizpenaren zatirik handiena Maeztuko dendan bertan saltzen dute, baina inguruko kontsumo taldeetan eta Gasteizko Bionekazaritzan ere badituzte bezeroak.

Arabako gari barietate zaharrak berreskuratzeko lanean

Tokiko gari barietateak berreskuratzeko proiektu batean parte hartzen ari dira Mendialdeko Ogia proiektuko kideak. Hain zuzen, galduta zeuden Arabako hamar bat gari barietate Madrilgo germoplasma banku batetik atera eta Hazien Sarearekin, Bionekazaritzarekin eta Neikerrekin batera berreskuratzen ari dira. “Gariaraba izeneko proiektua izan da, eta pixkanaka ari gara barietate zahar horiek gure ogietan sartzen, Sabandoko gari Gorria, adibidez”. Ekoizpenaren %15 inguru Arabako barietateekin egiten dute, eta asmoa da pixkanaka kopurua handitzen joatea.

Zuberoako artzainak 20 urtez kolektiboan lanean
2026-10-19 | Garazi Zabaleta
1999an Zuberoako artzain talde batek abiatutako hausnarketa prozesutik sortu zen Azkorria kooperatiba. "Garaian, industria bati saltzen zioten ardi esnea inguru honetako artzain guztiek, eta Ossau-Irati... (+)
Zuberoako artzainen Azkorria gasnategi kolektiboak urteurren festa egingo du urriaren 17an
2026-10-14 | Garazi Zabaleta
Aurten hogei urte betetzen ditu Azkorria kooperatibak. Hori ospatzeko, urriaren 17an Muskildin festa egingo dute. Hitzordua 09:00etan da, Azkorria dendaren atarian: ekoizleen merkatua egingo dute... (+)
“Hamar urteotan baratzean egindako lanak agendan idatzi dituenak sekulako altxorra du”
2026-10-12 | Garazi Zabaleta
Duela hamar urte argitaratu zuten lehen Ilargia eta Landareak agenda Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak, ARGIAk bultzatuta. Hamar urte beranduago, eta ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak... (+)
Frantses lorategi apaina eta lorategi basati askeagoa, elkarren lagun
2026-10-05 | Garazi Zabaleta
Kanbon (Lapurdi) kokatua den eraikin ederra da Belle Époque garaiko Arnagako jauregia, gaur egun Herriko Etxearena dena eta museo bihurtua dutena. Klima astearen seigarren edizioa... (+)
Ogia, bizitzako proiektu Etxalarren
2026-09-28 | Garazi Zabaleta
Duela hamaika urte, 2015eko irailean bukatu zituzten Etxalarko (Nafarroa) Maira okindegiko obradorearen lanak, eta ogia egiteari ekin zioten Aloña Gonzalez Bereauk eta Ander Amundarain Hernandezek.... (+)
gora